
Uholde-arriskuari aurre egiteko larrialdi-planak eta horien plataforma, LIFE-IP NAdapta-CCk egindakoak, Hegoaldeko Erdialdeko sei udalek positiboki baloratu dituzte
Udalek proiektu integratuak, Alkateen Itunaren eskutik, antolatutako tailer batean parte hartu zuten tokiko KEIEPei ekiteko, eta klima-aldaketara egokitzeko, hori arintzeko eta pobrezia energetikoa bultzatzeko hainbat neurri planteatu zituzten.
21-01-2022
Nafarroako Hegoaldeko Erdialdeko sei udalek LIFE-IP NAdapta-CCk Lursarea-Nasuvinsaren eskutik, Alkateen Itunaren ildotik, bultzatutako tailer batean parte hartu zuten, Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planei (KEIEP) ekiteko. Bertan klima-aldaketara egokitzeko hainbat neurri planteatu ziren.
Planteatutako proposamenetako batzuk izan ziren, besteak beste, energia-eraginkortasuna bultzatzeko eta sustatzeko finantzaketa edo diru-laguntzak lortzeko formulak sortzea edo hiri-plangintzara egokitutako klima-aldaketaren inguruko irizpideak finkatzea. Eta positiboki baloratu ziren uholde-arriskuari aurre egiteko larrialdi-planak eta plan horiek kudeatzeko tresna informatikoen ezarpena, hala nola Caparrosorentzako AVENIDA edo Erriberrirentzako RIADA. Horiek GAN-NIK sozietate publikoak garatu zituen, LIFE-IP NAdapta-CCren barruan.
Horrez gain, basalandarismoa sustatzearen aldeko apustua egin zuten, artzaintza suteen aurrean prebenitzeko eta klima-aldaketara egokitzeko neurri gisa hartuta, eta Erriberrin oso beharrezkotzat jo zuten.
Udal-ordezkariek tailerrean zehar oso beharrezkotzat jo zituzten beste alderdi batzuk nekazaritza ekologikoa, tokiko produktua eta merkaturatze-zirkuitu laburrak bultzatzea, baso-kudeaketa jasangarria, hiri-espazioak klima-aldaketara egokitzeko berdimentsionatzea (adibidez, zuhaitzen edo hiri-elementuen bidez itzalak sortzea) eta inguruko eremuak hirigunearekin integratzea izan ziren, besteak beste.
Tailerrean parte hartu zuten sei udalak Caparroso, Carcastillo, Murillo El Fruto, Erriberri, Pitillas eta Santakara izan ziren.