Agua

Uraren arloko jarduketak
Eskaria kudeatzea, kontuan hartuz Klima Aldaketaren ondorioz aldatu egin dela ur baliabideen erabilgarritasuna, eta jarduketa plan bat ezartzea hobeki erantzun ahal izateko klima aldaketak muturrera eraman dituen gertaera meteorologikoei.
LIFE NAdaptak hobetu eginen du uraren kudeaketa moldagarria Nafarroan, uholde eta lehorteen eragina murriztu, eta hondakin urak tratatzeko instalazioak prestatuko ditu ingurumen larrialdietarako.
Espero diren emaitzak
1
Tratamendu instalazioak eta hondakin uren sareak hornitzea, ibilguen gaineko eragina saihesteko, klima aldaketak areagotu egin dituen gertaera meteorologikoen aurrean.
2
Hirietan drainatze sistema jasangarriak ezartzea.
3
Tokiko autobabes planak eta alerta goiztiarreko sistemak uholdeen aurrean.
4
Ibaiak leheneratzeko proiektuak, uholdeen eragina murrizteko.
5
Ur baliabideen erabilgarritasuna ebaluatzea, plan sektorialak moldatzeko.
Ekintza zehatzak
C2.1 EKINTZA
Hondakin urak tratatzeko instalazioetan gerta litezkeen ingurumen larrialdien aurrean alerta sistema goiztiar bat garatzea.
Ikusi gehiagoC2.2 EKINTZA
Saneamendu Sistemen Gainezkatzeen jarraipen sare bat garatzea, eta ingurumenaren gaineko eraginaren diagnostikoa.
Ikusi gehiagoC2.3 EKINTZA
Hirietako estolda sareak moldatzea, drainatze sistema jasangarriak ezarriz.
Ikusi gehiagoC2.4 EKINTZA
Uholde arriskuez abisatzeko plataforma informatikoa, eta alerta automatikoen sorrera.
Ikusi gehiagoC2.6 EKINTZA
Ibaialdea leheneratzeko aurreproiektuak/proiektuak idaztea, kontserbazio estrategia moduan eta uholdeen eragina murrizteko.
Ikusi gehiagoC2.7 EKINTZA
Klima Aldaketaren eta eskariaren ondorioz dauden ur baliabideak ebaluatzea. Eskaria kudeatzeko plana (hornidura, ureztapena, etab.).
Ikusi gehiago