Marco estratégico

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren Estrategia Markoa

Nafarroako Klima Aldaketaren Aurkako Ibilbide Orriak (HCCN-KLINa) behar bati erantzuten dio: Nafarroan ingurumen-estrategia integral eta transbertsal bat onartu eta ezartzeari.

Nafarroako Foru Komunitateak klima-aldaketaren aurrean hartutako konpromisoak jasotzen ditu eta, besteak beste, Europar Batasunaren Estrategiako eta Parisko Hitzarmeneko (COP21) nazioarteko helburuak eta Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) barne hartzen ditu. Era berean, emisio txikiko ekonomia eta lurralde jasangarri eta erresiliente baterako trantsizioa sustatzen du. Horretarako, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murrizteko eta klima-aldaketara egokitzeko helburuak ezartzen ditu, baita jarduteko ildoak eta neurriak ere.

Europako proiektu integratua den LIFE-IP NAdapta-CC KLINaren baitan kokatzen da, eta sektore desberdinetan egokitzapen-arloko ekintzak garatzen ditu. Era berean, proiektuak HCCN-KLINa osatzen duten ekintza guztien garapena sustatzen du, bere neurri osagarrien bidez.

KLINa IBILBIDE ORRIA

*Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 24an onartua.

KLINa MEMORIAK

*2018. urtetik.

4/2022 FORU LEGEA (BOE)

*Nafarroako Parlamentuak 2022ko apirilaren 19an onartua.

4/2022 FORU LEGEA (Irakurketa erraza)

*ANFASetik eginikoa, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren encoman.

SAIL ARTEKO BATZORDEA SORTZEA

*Nafarroako Gobernuak 2023ko otsailaren 15ean onartua.

HERRITARREN BATZAR OROKORRAREN ARAUTEGIA

*142E/2024 Foru Aginduaren bidez onartua, maiatzaren 7koa.

HERRITARREN BATZARRERAKO ADITUEN TALDEA IZENDATZEA

*273E/2024 Foru Aginduaren bidez onartua, irailaren 17koa.

ATENA SORTZEA

*4/2025 Foru Legearen bidez onartua, apirilaren 9koa.

GIZARTE KONTSEILUA SORTZEA

*76/2025 Foru Dekretuaren bidez onartua, ekainaren 18koa.

GIZARTE KONTSEILUAREN ARAUTEGIA

*224E/2025 Foru Aginduaren bidez onartua, uztailaren 29koa.

GIZARTE KONTSEILUKO AHOLKULARI TITULARRAK IZENDATZEA

*1236E/2025 Foru Aginduaren bidez onartua, azaroaren 4koa.


Nafarroako partaidetza-organoak


Nafarroako organo colegiatuak