Proyecto
Ezagutu LIFE NAdapta Proiektua
LIFE NAdapta proiektuaren helburu
LIFE16 IPC/ES/000001 – LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren helburu nagusia da Klima Aldaketaren aurreko erresilientzia areagotzea Nafarroan –sektoreartekotasuna, epe luzerako jasangarritasuna, parte hartzea eta sareko lanaren bidez–, Klima Aldaketaren aurreko HCCN-KLINA Ibilbide Orrian jasotako ekintza guztiak abiarazten lagunduz.
Dauden politika sektorial guztiak integratu nahi dira, horien programazioan eta garapenean sar dadin Klima Aldaketaren aurkako borroka. Beraz, eskualdeko estrategia bat da, sektoreetan modu koordinatuan aurrera egiteko bidea ematen duena.
Aurrekontua:
15.565.090€
(LIFE finantzaketa: 9.339.055 €)
Iraupena:
8 URTE
2017/10/02 - 2025/12/31
Jarduketa eremuak:
Klima Aldaketaren Monitorizazioa, Ura, Basoak, Nekazaritza eta Abeltzaintza, Osasuna, Azpiegiturak eta Lurralde Antolakuntza.
Bloque socios
LIFE NAdaptako bazkideak
Nafarroako Gobernua
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua Proiektua koordinatzen du. Oihanen arloko ekintzak garatzen ditu.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua Osasun arloko ekintzen arduradun.

GAN-NIK Nafarroako Ingurumen Kudeaketa.
Uraren (uholdeen aurkako babesa) eta Oihanen arloko ekintzetan parte hartzen du.

INTIA. Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegiturak.
Nekazaritza eta Abeltzaintzaren arloko arduraduna.

NASUVINSA. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak.
Azpiegituren eta Lurralde Plangintzaren arloko ekintzak, eta Klima Aldaketaren Monitorizazioa.

NILSA. Nafarroako Toki Azpiegiturak.
Uraren arloko ekintzak garatzen ditu: hondakin urak tratatzeko instalazioen arlokoak eta Hirietako Drainatze Sistema Jasangarrien arlokoak. Nekazaritzaren arloan parte hartzen du, lurzoruen eremuan.

UPNA-NUP. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Nekazaritzako jarduketak garatzen ditu, lurzoruen arloan.
Bloque Contacto
Kontaktua:
Koordinazio taldea
Proiektuaren koordinatzailea
Isabel Macías