LIFE PLATFORM MEETING ON SOILS

LIFE Platform Meeting on Soil

 

Lurzoruari burzko LIFE plataformaren topaketa | Iruña, 2024ko apirila

Klimaren, Azpiegituren eta Ingurumenaren Europako Agentzia Exekutiboak (CINEA), deskarbonizazioan eta hazkunde iraunkorrean laguntzen duten Europako Batzordearen programak kudeatzen dituen erakunde europarrak, Nafarroako Foru Erkidegoko hiriburua, Iruña, aukeratu du lurzoruaren gaiari buruzko LIFE plataformaren topaketarako egoitza gisa. Nafarroako Gobernuak koordinatzen duen LIFE proiektu integratuan: LIFE-IP NAdapta-CC (LIFE 16 IPC/ES/000001) gai horri buruz egindako lanaren arrakastari erantzuten dio aukeraketa honek.

Lurzoruak ezinbestekoak dira elikadurarako, biodibertsitaterako eta gure ekonomiarako, eta babes-maila bat merezi dute, urak, aireak, lehorreko inguruneak edo itsas inguruneak, adibidez, maila desberdinetan duten bezala. LIFE programak hainbat sektoretan lurzoruaren inguruko gaiak jorratzen dituzten hainbat proiektu finantzatu ditu. Aurretik onartutako eta abian diren proiektuen azterketatik abiatuta, lurzoruen arloko LIFE plataformaren bilera baterako proiektuak bil daitezkeen sektore edo gai nagusiak edo lan-esparruak identifika daitezke:

· Lurzorua kontserbatzea eta klima-aldaketara egokitzea (hiri-testuingurua barne).
· Lurzoruaren kutsadura eta biobitartekaritza.
· Nekazaritza-sektoreko lurzoruaren erabilera.

Lurzoruen arloko legegintza-ekimenak areagotu egin dira azkenaldian Europa mailan. Zehazki, 2021eko azaroan, Europako Batzordeak "2030erako EBko Lurzoruen Estrategia" (COM/2021/699 Komunikazioa) abiarazi zuen, lurzoruak babesteko eta modu jasangarrian erabiliko direla bermatzeko esparru eta neurri zehatzak ezartzen dituena. Estrategia horrek 2050erako lurzoru osasungarriak lortzeko ikuspegia eta helburuak ezartzen ditu, 2030erako ekintza zehatzekin. Halaber, lurzoruaren osasunari buruzko lege-ekimen bat iragarri zuen, "baldintzen berdintasuna eta ingurumenaren eta osasunaren babes-maila handia bermatzeko". Hala, lurzorua zaintzeko lege-proposamena 2023ko uztailaren 5ean onartu zuen Batzordeak.

Ekitaldi hau LIFE Programak edo Europako beste programa batzuek (Horizonte Europa, Interreg, etab.) lege berriak ezarritako helburuak lortzeko eta horiek ezartzen laguntzeko eman ditzaketen ekarpen esanguratsuenak identifikatzeko diseinatuta dago.

LIFE plataformak lurzoruari buruz egiten duen topaketa hau erreferentziazko topagune izan nahi du nazioartean. Hori dela eta, hainbat aurkezpen instituzional eta tekniko biltzen dituen programa prestatu da, lanerako eta eztabaidarako gune zehatzekin. Gainera, landa-bisita gidatuak egingo dira Nafarroako eta Euskadiko lursailetara, LIFE-IP Nadapta-CCk LIFE-IP Urban Klima 2050 (LIFE 18 IPC/ES/000001) proiektu europar integratuarekin duen lankidetza estuari esker.

Jardunaldian beste hiru proiektuk ere parte hartuko dute: LIFE DESERT-ADAPT, LIFE CO2SAND eta LIFE FRAC-IN.

Ekitaldia ingelesez izango da.

Antolatzaileak:

CINEA, ELMEN EEIG, LIFE-IP NADAPTA-CC Y LIFE-IP URBAN KLIMA 2050

Data gakoak:

2024ko apirilaren 10a, asteazkena, eta 11, osteguna.

Egoitza:

Lekua: Iruña. Landa-bisitak: Oloriz (Nafarroa), Asperrena eta Gasteiz (Euskadi) .