Eduki publikatzailea

`Navarra Forestal´aldizkariak LIFE-IP NAdapta-CCri buruzko artikulu bat argitaratzen du Basoen jarduketa eremuko ekintzen ingurukoa

Argitalpenak europar proiektu integratuaren bost ekintzen inguruan jarduten du, zeinak Nafarroa klima aldaketak eragindako egoerara egokitzen duten, sor daitezken efektu negatiboak murriztuz.

19-01-2024


Navarra Forestal aldizkariaren 53. zenbakian, 2023ko abenduari dagokiona, artikulu bat argitaratu du, LIFE-IP NAdapta-CCk Basoen eremuan egiten dituen bost ekintzei buruz sakontzeko.

Argitalpenak azaltzen duenez, ekintza horiek klima-aldaketak sortutako egoerara egokitu nahi dute Nafarroa, sor daitezkeen ondorio negatiboak mugatzeko.

Testuan C3.1 ekintza, azaltzen da, zeina Nafarroako basoen bulnerabilitatea klima aldaketaren aurrean zentratzen den. Adierazten duenaren arabera, klima aldaketak ez die baso guztiei modu berdinean eragiten, horregatik ezinbestekoa da identifikatzea arrisku gehiago daukaten zonaldeak, kasu honetan direla mediterraneoko erragioan eta zonalde biografikoen arteko trantsizio eremuetan, modu honetan era aproposagoan kudeatu ahal izateko.

C3.2 ekintzan, ingurunera egokitutako haziak kontserbatzeari buruzkoa, klima aldaketaren ondorioak jasateko arrisku handiena duten espezieak kontserbatu nahi dira, haien iraunkortasuna ziurtatzeko eta basoberritze lanetara egokituagoak dauden komunitateak ezartzeko.

C3.3 ekintzan Mediterraneoko nekazaritza eta basogintza sistemei balioa ematen zaie, eta aurre egin behar dieten arriskuak murriztea da helburua. Mediterraneoko mendietan, abandonu- egoera ohikoa da, eta horrek lehia handiagoa eragiten du uragatik, eta, ondorioz, dibertsitatea eta ekosistema- zerbitzuak galtzeaz gain, baso- suteak eta izurriteek eragindako kalteak gertatzeko probabilitatea handitu egiten da. Horregatik, proiektuak eredu integratuak bilatzen ditu sistema horiei balioa emateko.

C3.4 ekintza baso-plangintzari dagokio, etorkizuneko klima-egoerak kontuan hartuta. Izan ere, baso-ekosistemek baldintza txarrei aurre egiteko nolabaiteko gaitasuna duten arren, gizakiaren esku-hartzea beharrezkoa da klima-aldaketara eta haren ondorioetara egokitzen laguntzeko.

Azkenik, C3.5 ekintzak baso-kudeaketa egokitzailearen aplikazioa aipatzen du. Gaur egun aldaketak izango duen norabideari eta tamainari buruzko nolabaiteko ziurgabetasuna dagoenez, baso-kudeaketak gerta daitekeenera egokitzeko aukera izan behar du. Horregatik, Nafarroako baso-sistema nagusietarako baso-kudeaketa egokitzaileari buruzko gidak egiten ari dira. Gainera, baso- kudeaketa egokitzaileko estrategiak praktikan jartzen dituzten bi ekintza barneratzen ditu. Adle batetik, gaztainondoak Nafarroako eremu atlantikoan espezie alternatibo gisa duen potentzialtasuna aztertzea, 2018an pinu intsignearen masaren gaineko gaixotasunen leherketa masiboaren ondorioz. Eta, bestetik, Nafarroako Sabaizako baso-ondarean egiten ari diren baso-kudeaketa egokitzaileko jardunbideak.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun guztia ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario hau betez