Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCren lurzoruaren kudeaketari buruzko saiakeren emaitzak, Nafarroako Lurzoruaren Munduko Egunaren V. jardunaldiko protagonistak

2023ko Lurzoruaren Munduko egunak, ‘Lurzorua eta ura, bizi-iturri’ lelopean, lurzoruaren garrantziaz eta honek urarekin, errekurtso klabea, elikagaien ekoizpenerako, ekosistemen orekaren mantenimendurako eta giza ongizaterako daukan harreman estuaz kontzientziatzea bilatzen du.

22-12-2023


Pasa den abenduak 13, NUPen Nafarroako Lurzoruaren Muduko Egunaren V. jardunaldia ospatu zen, Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomía Erkidegoko Nekazaritza Ingeniarien Elkargo Ofizialak (COIAANPV), Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak (DRyMA), LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren bitartez antolatua, Hitzorduak, zeinetara hamarnaka persona batu ziren modu presentzialean zein birtualean, lurzoruak Foru Komunitatean daukan garrantzia ezagutzera eman zuen.

Jesus Jamar Loperena, COIAANPVk Nafarroan duen ordezkaria, arduratu zen ekitaldia Foru Komunitatean aurkezteaz.

LIFE-IP NAdapta-CCren lana materian

Rodrigo Antón Sobejanok, irakasle laguntzaile doktorea eta LIFE-IP NAdapta-CCko teknikaria NUPen, eta Miguel Ángel González Morenok, Nafarroako Gobernuko LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren teknikaria eta komunikazio arduraduna, lurraren eta uraren arteko harremana optimizatzeko Europako proiektu integratu honen esparruan egin den lanaren zati bat azaldu zuten, Foru Komunitateko nekazaritza-lurzoruak klima-aldaketara egokitzeko estrategiaren barruan.

“Proiektuan bi eskalatan lan egiten ari da: bata, nekazaritzako lursail esperimentaletan, lurzoruen ura atxikitzeko ahalmena arautzen duten mekanismoak ulertzen ari dira, besteak beste, eta, bestea, eskualde-mailan, 150 partzela baino gehiago monitorizatu dira, eta horietan nekazaritza-maneiuko estrategia batzuek propietate horietan izan dezaketen eragina ebaluatu da ", azaldu zuen Antonek.

Gainera, ondorio gisa, nabarmendu zuten eskualde mailako emaitzek iradokitzen dutela “posiblea da lurzoruaren propieta hidrikoak hobetzea lurraren nekazari-maneiutik abiatuta, baina eskualde mailan iksuitako aldakortasun handiak adierazten du gaian sakontzen jarraitu behar dela, eta eskala txikiagoko lanak egin behar direla prozesu eta funtzio horiek kontrola ditzaketen propietateak ulertzen aurrera egiteko”.

Lurzorua-uraren kudeaketa iraunkorra

Alaitz Aldaz, nekazaritza ingerieria eta NUPeko ikertzailea , hurrengo izlaria izan zen, eta azpimarratu zuen lurzoruaren eta uraren kudeaketan ikuspuntu olistiko batek erresilienteagoa den nekazaritza batera bidera gaitzakeela, Europar Batasunaren ingurumen eta nekazaritza garapenaren helburuekin “Gure saiakuntzan aztertutako emaitzek azpimarratzen dute garrantzitsua dela lurzoruaren eta laborantza modu iraunkorrean maneiatzea, egungo gizarteak dituen erronkei aurre egiteko eta ingurumenarekiko errespetagarria eta jasangarria den ekoizpena bermatzeko estrategia gisa”, zehaztu zuen Aldazek.

Aldazek mundu mailako potentzial hidrikoko sentsore komertzialen 10 nagusienen ebaluazioa ere aurkeztu zuen. “Laborategiko saiakuntza batzuk oinarri hartuta, ondorioztatu zuen0-100 kPa artean kokatutako interes agronomikoko xurgapen-tartean, beroa disipatzeko sentsoreek eta kapazitiboek portaera hobea erakutsi zutela. Gainera, sentsore bakoitzak eskatzen duen erantzun-denbora minimoa kuantifikatzearen garrantzia azpimarratu zuen, honako hau ziurtatuz: "hezetasun-edukia denbora luzez konstante mantendu behar duen sentsore bat, adibidez, ez litzateke egokia izango ebapotranspirazio-tasa altua duten lurzoruaren azaleko horizonteetan erabiltzeko”.

Nafarroa, "laborategi geologiko naturala"

Azkenik, Francisco Sanzek, geologo eta NUPeko irakasle elkartua, Foru Komunitatean dagoen geodibertsitate handia azpimarratu zuen bere hitzaldian, honela azalduz: "Erkidegoan dauden klimen konbinazioek eta haien aniztasun geologiko handiek Nafarroa laborategi natural perfektua bihurtzen dute, aparteko paisaia-barietateekin eta interes geologikoko lekuekin edo IGLen bolumen oso altuarekin". Horrela, ondare geologikoari balioa emateak duen garrantzia nabarmendu zuen Sanzek, lurraldearen kudeaketan, ingurumenaren babesean eta sentsibilizazioan lehentasunezko tresna den aldetik, baita gure hurbileko ingurunearen ezagutza hobetzeko ere.

Sanzek, halaber, lurzoruak eta urak eskualdeko paisaia-aniztasun horretan duten garrantzia nabarmendu zuen, ez bakarrik lurzoruaren eta uraren ikuspegitik, Nafarroako ingurune karstikoetan funtsezkoa den paisaia eraldatzeko eragile gisa, baita interes bereziko lurzoruak aurki daitezkeen enklabe nabarmenen ikuspegitik ere.

Esteka honetan osorik kontsultatu daitekeen jardunaldia amaitzeko, hizlariekin mahai-inguru bat egin zen, lurzoru osasuntsu bat mantentzearen garrantziaz ebazteko eta eztabaidatzeko, eta baliabide horren kudeaketa iraunkorraren alde egiteko.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun guztia ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario hau betez.