Uda hau KLINA BERRI aldizkariaren edozein ale berriro irakurtzeko aprobetxatu
Orain arte doan argitaratutako zenbaki guztiak eskuragarri LIFE-IP NAdapda-CCren webgunean
23-08-2023
2018ko urtarrilaren 24an, Nafarroako Gobernuaren akordio bidez eta Gobernuan bertan eta interesa zuten gizarte-eragile guztiekin lan, gogoeta eta eztabaida prozesu baten ondoren, Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide-orria (HCCN-KLINa) onartu zen.
HCCN-KLINa ingurumen-estrategia integratua eta zeharkakoa da, politika sektorial guztiak bildu eta lerrokatzen ditu, eta klima-aldaketaren arloko nazioarteko eta Europako konpromisoak jasotzen ditu. Estrategia horren helburua da berotegi-efektuko gasen guztizko emisioak murriztea, eta Nafarroa lurralde jasangarri eta erresilientea izatea egokitzeko helburu gisa.
HCCN-KLINak kultura-aldaketaren printzipioa jasotzen du, eredu jasangarri berri baterantz, hezkuntzaren, sentsibilizazioaren, komunikazioaren eta gaiari buruzko ezagutza zabaltzearen bidez. Horregatik, helburu horiek lortzeko, "KLINA BERRI" aldizkaria sortu zen 2020ko apirilean, klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko albisteekin.
KLINA BERRIren ezaugarriak
"KLINA BERRI" aldizkaria Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Ekonomia Zirkular eta Klima Aldaketa Zerbitzuak argitaratutako argitalpena da, Gestión Ambiental de Navarra (GAN-NIK) sozietate publikoarekin lankidetzan.
2020ko apirilean argitaratu zen lehen aldiz, 2020ko apirila-maiatza zenbakiarekin, eta aldizkariaren helburua izan da klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko albiste interesgarrien datu-base bat partekatzea, 4 eremutan sailkatuta:
-
Europar Batasuna.
-
Espainia-EAE
-
Nafarroako Foru Erkidegoa.
Orain arte argitaratutako zenbaki guztiak LIFE-IP NAdapta-CCren web orriaren gordailuan daude, doan.
KLINA BERRI 1 (apirila-maitza 2020)
KLINA BERRI 9 (urtarrila 2021)
KLINA BERRI 21 (urtarrila 2022)
KLINA BERRI 33 (urtarrila 2023)