Eduki publikatzailea

GAN-NIKek, LIFE-IP NAdapta-CCren bitartez, bi lan aurkeztu ditu Uraren Ingenieritzako VII. Jardunaldietan

Cartagenako Unibertsitateak antolatutako topaketa honek ur eskasiari, ur masen kutsadurari eta uholdeei irtenbidea eman nahi dieten ehunka aditu biltzen ditu.

22-11-2023


GAN-NIKen LIFE-IP NAdapta-CC talde teknikoak Cartagenako Unibertsitateak urriaren 18an eta 19an antolatutako Uraren Ingeniaritzako VII. Jardunaldietan parte hartu du, klima-aldaketara egokitzeko Europako proiektuaren esparruan bi lan aurkezteko.

Bi urtean behin egiten den topaketa honetan, ehunka aditu biltzen dira, nazionalak eta nazioartekoak, ur-eskasiari, ur-masen kutsadurari eta uholdeei irtenbideak eman nahian. Hauek klima-aldaketaren ondorioz gero eta sarriago gertatzen diren fenomenoak dira.

 Ana Castiellak ahozko aurkezpen formatuan erakutsi zuen ‘Aquatool kudeaketa eredua aplikatuz klima aldaketak Nafarroako ur horniduren bermeetan dituen ondorioen analisia’ lana, proiektu honen esparruan garatutako C2.7 ekintzaren emaitzak azalduz.

Lan honen helburua klima-aldaketak Nafarroan ur-eskaerak asetzeko berme mailan izan dezakeen eragina abaluatzea da. Helburu horrekin, Aquatool (SSD AQUATOOl) Plangintza Hidrologikorako Erabakiari Eusteko Sistema aplikatu da. Horri esker, CCk Nafarroako arroen kudeaketan duen eragina abaluatu ahal izan da, hiru garapen-alternatiba posiblerako, bere eskaera eta azpiegitura elkartuekin.

Bestalde, Javier Loizuk ‘Uholdeengatiko larrialdia kudeatzeko planak Nafarroako udalerrietan’ ezeneko lanari buruzko hitzaldia egin zuen, eta toki entitateetan uholdeen euskako autobabeserako planak sustatzeari buruzko C2.5 ekintza deskribatu zen. Ez da ahaztu behar proiektuaren esparruan ahuldeei aurre egiteko hainbat larrialdi-plan egin direla, eta webgunean eskuragarri daudela.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko informazio guztia jakin nahi baduzu, albisteen hileroko buletinean harpidetu zaitezke formulario hau betez.