Eduki publikatzailea

‘Leguminosak: Errotazioaren eta lurzoruaren osasunaren kudeaketa’, SEMh-ek antolatutako jardunaldiak, LIFE-IP NAdapata_CC-k Nafarroan materia honetan egin duen lana erakusten du

Lucía Sánchezek, INTIAko experimentuen teknikaria, kultibo eta barietate desberdinekin gauzatutako entseguak erakutsi zituen Klima Aldaketarekiko egokitzapenaren proiektuaren markoaren baitan.

20-12-2023


‘Leguminosak: Errotazioaren eta lurzoruaren osasunaren kudeaketa’ jardunaldia NUPen ospatu zen, pasa den azaroaren 30ean, Malherbologiako Espainiako Elkarteak (SEMh) antolatuta INTIA eta Nekazaritza eta Biozientzia Ingenieritzako Goi Eskola Teknikoaren laguntzarekin. Bertan, Lucía Sánchezek, experimentu teknikaria INTIAn, Nafarroako Foru Komunitatean LIFE-IP NAdapta-CC eta Smart Protein EU proiekturen baitan martxan jarritako entsegu desberdinen errepaso bat egin zuen.

Topaketaren helburua lekadunen kudeaketa eta horiek lurrarekin duten harremana erakustea ezan zen, labore honek hainbat inplikazio dituelako eta nakazaritza-sektorean interes handia dagoelako. Interes horren arrazoia, ongarritzeari eta ongarri berdeari dagokionez, labore horrek lurzoruari ematen dizkion abantailez gain, Nakazaritza Politika Bateratu (PAC) berriak laboreen txandakatzean lekadunak erabiltzearekin zuzenean lotutako zenbait laguntza jasotzen dituela da.

En trabajo de INTIA en el marco LIFE-IP NAdapta-CC

Sanchezek ‘Esperimentazioa lekadunekin Nafarroan’ izeneko hitzaldian azaldu zuenez, INTIAk sektorearen beharrei erantzun nahi die saiakuntza ezberdinen bidez. Horretarako, saiakuntza-sare bat egin da Nafarroako hainbat eremutan, barietate guztiek modu desberdinean jokatzen baitute landatzen diren ingurunearen arabera. “LIFE-IP NAdapta-CC I+G proiektuan lan egiten dugu, eta horrekin ikusi nahi dugu nola erabiltzen den klima-aldaketa nekazaritzaren eta abeltzaintzaren esparruan. Labore eta barietate desberdinen moldagarritasuna probatzen ari gara, bai funtziona dezaketen eta egokitu daitezkeen labore ezberdinen barietateen saiakuntzak eginez, bai bertako barietateen berreskurapenaren saiakuntzak eginez, hala nola Nafarroako gariena. Lantzen aritu garen saiakuntzetako bat aletarako ilarra da!”, azaldu zuen teknikak.

Jardunaldi osoa, aurrez aurre edo online jarraitu ahal izan zena, UPNATVren webgunean eskuragarri dago.