Lege abisua eta pribatutasun politika

Lege abisua eta pribatutasun politika

DATU PERTSONALAK TRATATZEA WEBGUNEAREN BIDEZ

Datuak babesteko aplikatu beharreko araudian ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu Nafarroako Gobernuak tratatuko dituela datuak, arduraduna den aldetik, gure harremanetarako inprimakiaren bidez eskatzen duzun zerbitzua emateko. Horretarako, politika hau onartzen duzula adierazten duen laukia markatzea behar dugu; hori egin ezean, ez dugu zure berariazko baimenik izanen eta ezin izanen diogu zure eskaerari erantzun.

Nafarroako Gobernuak eskainitako zerbitzuak behar bezala emateko, erabiltzaileak gure webgunean dauden inprimakietako galdera guztiei erantzun behar die. Era berean, erabiltzaileak adierazi behar du adinez nagusia dela.

Emandako datuak pertsonalak direnez, Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartzen du datu horiek konfidentzialtasun osoz tratatzeko eta behar den sekretua gordetzeko. Horretarako, egindako arrisku analisiaren arabera egokiak diren segurtasun neurriak ezarri ditu erakundeak.

Jakinarazten dizugu zure datuak ez zaizkiela hirugarrenei lagako, eta ez dela nazioarteko datu transferentziarik eginen, non eta ez den legezko betebeharrik, kontratua gauzatzeko beharrezko lagapenik edo zure berariazko baimenik.

ESKUBIDEAK

Bildutako eta tratatutako datuak epe mugatu batez gordeko dira. Epe hori araudi aplikagarriek Nafarroako Gobernuari ezarritako legezko betebeharrak betetzeko behar dena izanen da.

Erabiltzaileak, interesduna den aldetik, honako eskubide hauek baliatzen ahalko ditu lege oharrean adierazitako helbidean:

Datuetan sartzeko eskubidea
interesdunak arduradunari eskatzen ahalko dizkio trataturiko datuak, eta, baiezkoa izanez gero, zer datu pertsonal zehatz tratatzen diren.
Datuak zuzentzeko eskubidea
interesdunak arduradunari eskatzen ahalko dio bere datu pertsonalak zuzentzeko, zehatzak ez badira.
Ezabatzeko eskubidea
interesdunak arduradunari eskatzen ahalko dio bere datu pertsonalak ezabatzeko.
Aurka egiteko eskubidea
interesdunak aurka egiten ahalko dio arduradunak bere datu pertsonalak tratatzeari.
Tratamendua mugatzeko eskubidea
interesdunak arduradunari eskatzen ahalko dio bere datu pertsonalen tratamendurik ez egiteko, aldi baterako eta kasu zehatz batzuetan.
Datuak eramateko eskubidea
interesdunak arduradunari eskatzen ahalko dizkio bere datu automatizatuak, sarbide eta erabilera errazeko formatu egituratu batean.

Hemen duzu zure eskubideei buruzko informazio gehiago: www.agpd.es.

Halaber, baduzu eskubidea erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

COOKIEAK

Orrialde honetan erabiltzen diren cookieak eta horien tratamendua gure Cookieen Politikan definitzen dira.

Hala ere, nahi izanez gero, zure nabigatzailea konfigura dezakezu, cookieak ordenagailuan ez biltegiratzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO

Nafarroako Gobernuak egiten duen datu tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hemen: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/aviso-legal.