KLINa

KLINa. Klima Aldaketaren Ibilbide Orria

Zer da HCCN-KLINa?

Nafarroan ingurumen estrategia integral eta zeharkako bat onartu eta ezarri beharrari erantzuten dio Klima Aldaketaren HCCN-KLINA Ibilbide Orriak.

Nafarroak Klima Aldaketaren aurrean hartutako konpromisoei heltzen die, bere egiten ditu, besteak beste, nazioarteko hainbat helburu –Europar Batasunaren Estrategiakoak, Parisko Hitzarmenekoak (COP21), NBEko Garapen Jasangarrirako Helburuak–, eta trantsizioa sustatzen du emisio apaleko ekonomia baterantz eta lurralde jasangarri eta erresiliente baterantz.