Noticias

Ingurumenari eta Klima Aldaketari buruzko albisteak


Eduki publikatzailea

TEDER eta NASUVINSA Estellerriko 31 toki-erakunderekin lanean ari dira “Alkateen Ituna, klimaren eta energiaren aldeko konpromisoa”egitasmoan

24-01-2020

2019an ituna sinatu zuten 14 toki-erakundeei informazioa eman zitzaien aurtengo aurrerapenei eta lan planari buruz, eta beste 17 toki-erakundek itunari atxikitzeko interesa agertu dute.  Ostegun honetan, urtarrilaren 23an, TEDER/Jurramendiko Mankomunitateko ekitaldi-aretoan, bi lan-saio egin ziren eskualdeko toki-erakunderekin. Saio horiek TEDER elkarteak eta NASUVINSAk antolatu...

Irakurri gehiago

LIFE NAdaptak Nafarroako talde bati aholku eman dio robotikako LEGO League delakoan.

31-12-2019

FSINGENIUM Team taldea ikasle talde bat da, “City Shaper” erronkara aurkeztu dena FIRST LEGO League delakoan. Mundu mailako lehiaketa bat da, eta ia 50 herrialdetako 32.000 taldek parte hartzen dute. Ez da nazioarteko sari bat lortzen duten lehenbiziko aldia. Proposaturiko erronka zientifiko-teknologikoari erantzuteko, sistema adimendun bat planteatu dute, hirietan klima aldaketak dituen...

Irakurri gehiago

Nafarroak bere egokitzapen estrategia aurkeztu du EU Water innovation conference-n

11-12-2019

Espainiako administrazio publikoaren eta uraren sektorearen berrikuntzan garrantzitsuak diren erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartu dute ´Administrazio publikoen eginkizuna eta erresilientzian berrikuntza, urarekin lotutako klima-aldaketaren inpaktuen aurrean´, ekitaldian, klima-aldaketari aurre egiteko uraren sektorean berrikuntza sustatzeko helburuarekin. Uraren Espainiako Plataforma...

Irakurri gehiago

Adituek klima-aldaketaren eta baso-suteen arazoa landu dute LIFE NAdapta eta POCTEFA ALERT proiektuek batera antolaturiko jardunaldi tekniko batean

10-12-2019

Joan den azaroaren 21ean eta 22an “Baso-suteak eta klima-aldaketa” jardunaldi teknikoa egin zen Iruñean, Nafarroako Gobernuko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak sustaturik eta LIFE NAdapta eta POCTEFA-INTERREG ALERT proiektu europarrek batera antolaturik. Arloko adituek Espainiako azken sute handiak nola kudeatu diren azaldu zieten jardunaldira bertaraturiko 120 lagunei. Esperientzia...

Irakurri gehiago

LIFE NAdapta proiektuaren parte-hartzea "basoak klima-aldaketara egokituz: metodoak, tresnak eta proiektuak" sinposioan

21-11-2019

2019ko azaroaren 19an eta 20an, Okzitaniako Tolosa hirian, Life FORECCAsT proiektuaren baitako "Adapting lamens to climate change: METHODS, tools, and projects" nazioarteko sinposioa egin zen. Ekitaldiak hainbat nazionalitatetako baso-sistemak klima-aldaketara egokitzearen arloko profesionalak, baso-kudeatzaileak, zientzialariak eta adituak bildu zituen. Bi egunetan zehar, ahozko aurkezpenen,...

Irakurri gehiago