Ingurumenari eta Klima Aldaketari buruzko albisteak
Nafarroako Gobernuak eta NUFKak informazio-jardunaldiak antolatu dituzte eskualdeetan, tokiko trantsizio energetikoa egiteko eskuragarri dauden neurriak eta diru-laguntzak azaltzeko
22-02-2022
LIFE-IP NAdapta-CCk egokitzapen, arintze eta pobrezia energetikorako neurriak bultzatzen ditu toki-erakundeekin, bere C1.2 ekintzaren eta neurri osagarrien barruan, klima-aldaketarekin zerikusia dutenak eta Klima-Aldaketaren ibilbide-orriaren edo KLINaren helburuak lortzen laguntzen dutenak.
Ingurumen Sailak 400.000 euro bideratuko ditu ingurumen-jasangarritasuna, gizarteratzea eta tokiko ekonomia jasangarria bultzatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten toki-erakundeetara
21-02-2022
LIFE-IP NAdapta-CCk, Alkateen Itunaren bidez, Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Planak edo KEIEPak Nafarroako 2030erako Tokiko Ekintza Planekin lotzen ditu, biak klimaren aldeko Ekintzako 13. GHIra bideratzen baitira tokian-tokian.
Nafarroako Gobernuak uholdeen elkarlaneko kudeaketari buruzko jardunaldia antolatu du, eta ehun bat pertsonak parte hartu dute
18-02-2022
Gómez sailburuak nabarmendu duenez, LIFE-IP NAdapta-CCren barruan, 16 herritako uholde-arriskuari aurre egiteko larrialdi-planak jarri dira abian, eta “horiek tresna handia dira kalte materialak eta, batez ere, pertsonalak prebenitzeko eta gutxitzeko”.
Delia Sola, LIFE-IP NAdapta-CCko koordinatzailea: “Klima-aldaketaren sareetan parte hartzeak aukera ematen du ezagutza zabaltzeko, harremanak ezartzeko, aukerak detektatzeko eta beste eskualde batzuekin konparaketak egiteko”
18-02-2022
‘Nafarroa Europako sare, plataforma eta kideekin’ jardunaldian parte hartu du. Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzak eta Nafarroako Gobernuaren Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak antolatutako ekitaldia.
—
5 Elementu orri bakoitzeko