Eduki publikatzailea

Albisteak "KLINA-BERRI" 1zb - APIRILA-MAIATZA

03-07-2020

KLINA, Klima Aldaketaren aurkako Nafarroako estrategia eta bide orriak, KULTUR ALDAKETAren printzipioa jasotzen du, eredu iraunkor berri baterantz, hezkuntzaren, sentsibilizazioaren, komunikazioaren eta zabalkuntzaren bitartez. Klima Aldaketa eta energia-trantsizioari buruzko berri interesgarri asko jasotzen ditugu. Beraz, D.G. Ingurumena GAN-NIK-en laguntzarekin, "KLINA-BERRI" izeneko...

Irakurri gehiago

Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuaren parte-hartze publikorako prozesua hasi da eta ekainaren 30era arte zabalik egonen da

10-06-2020

Gaur, asteazkena, hilak 10, hasi eta datorren ekainaren 30era arte zabalik dago Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuan parte-hartze publikorako prozesua. Testu berri honek, Foru Exekutiboak joan den irailean onartu zuen klima-larrialdiko adierazpen instituzionalaren ondoriozko klima-anbizio handiagoaren eskakizunari erantzuten dio, eta bat egiten du...

Irakurri gehiago

Web bisore espezifiko bat sortu da Nafarroako baso-kudeaketako tresnetarako

28-05-2020

Nafarroako Foru Komunitatean Baso Antolamenduko Proiektuak egiteko, mende bat baino gehiagoko ibilbidea egin da, eta mota horretako tresnei lotutako azalera 310.000 ha-tik gora da gaur egun, baso-azaleraren %48 inguru. Azken hamarkadetan, Informazio Geografikoko Sistemak bezalako teknologia berrien garapenak informazioaren formatua egokitzen joatea ekarri du. Hala ere, informazio-formatua eta...

Irakurri gehiago

Klima aldaketaren ondorioz baso-masa zuhaizdunen kalteberatasunaren mapa argitaratu da IDENAn

28-05-2020

LIFE NAdapta proiektuaren esparruan, basoen arloaren helburu nagusietako bat da klima aldaketarekin espero diren eraginen ondorioz kalteberenak diren baso-masak identifikatzea. Nafarroak baso-sistema ugari ditu, eskualde biogeografiko desberdinen elkargunearen ondorioz, eta, gainera, jarduera sozioekonomikoekin, hala nola abeltzaintzarekin edo baso-kudeaketarekin, elkarri eragiten diote....

Irakurri gehiago