Eduki publikatzailea

AGORA KLINAREN OSOKO BILKURA

18-12-2018


Apirilaren 25ean eratu genuen Nafarroako Parlamentuan AGORA KLINa foroa, Nafarroako Gobernuak Klima Aldaketaren aurrean dituen politikak eztabaidatzeko eta jarraitzeko. Data horretatik aurrera, hainbat gai jorratu ditugu: ura eta ureztapena, hirigintza eta tokiko eremua, emakumeak eta Klima Aldaketa. Azken asteotan, Foroaren osoko bilkura deitzea justifikatzen duten berritasun ugari daude:

• IPCCren txosten berezia, 2018ko urriaren 8koa, 1,5 °C-ko berotze globalari buruzkoa.

• Urriaren 15 eta 16an Iruñean egindako EMAKUMEAK ETA KLIMA ALDAKETA topaketa.

• Pirinioetako Klima Aldaketaren Behatokiaren txostena: eraginak, kalteberatasunak eta moldatzea.

• Nafarroako eta Espainiako gobernuen Energia Trantsizioari eta Klima Aldaketari buruzko lege proiektuak egiteko prozesuak.

• Nafarroaren 2017ko balantze energetikoa.

• Nafarroaren 2017ko emisioen inbentarioa.

• Nazio Batuen Hitzarmeneko Katowice-ko biltzarra Klima Aldaketari buruz (COP24), abenduaren 2tik 14ra, non Nafarroako Gobernua izan zen.