Eduki publikatzailea

NUPek, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren kidea, azken lau urteetan bere karbono- aztarna murriztu du

Kalkulua + Murrizpena zigilua lortu du, klima aldaketaren aurkako borrokan, hiru mailakoetatik erdikoaren ordezkaria dena.

10-01-2024


Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), LIFE-IP NAdapta-CC europar proiektu barneratuaren partzuergoaren kideetako bat, berriki Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioaren  Kalkulua + Murrizpena zigilua lortu du, azken lau urteetan (2019- 2022 bitarte) bere karbono- aztarna murrizteagatik. Zigilu hori klima- aldaketaren aurkako borroka aitortzeko ezarritako hiru mailetatik, erdikoa da, eta hala jasotzen da Gobernu zentralaren karbono- aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono dixidoa xurgatzeko proiektuen erregistroko inskripzioan.

Aipatutako Karbono- aztarnaren erregistroak, 2014an sortuta, espainiar erakundeen (empresak, administrazioak eta bestelako entitateak) esfortzuak jasotzen ditu beraien ekintzek berotegi efektuko gasen isurketan daukaten kalkulo eta murrizketan. Horrela, beren karbono-aztarna kalkulatzen dute, hau da, beren jardueraren ondorioz zuzenean edo zeharka sortzen dituzten berotegi-efektuko gasak, eta murrizketa-plan bat ezartzen dute erregistro horretan agertu ahal izateko, urtero eguneratzen dena. Trukean, zigilu bat jasotzen dute, erregistroan parte hartzen dutela erakusteko eta klima-aldaketaren aurkako borrokan egindako ahaleginaren maila islatzeko. Zigilu horrek hiru maila ditu: Kalkulua, Murrizpena eta Konpentsazioa.

NUPen datuak 2019tik

NUPek lehen aldiz bidali zion karbono-aztarnaren kalkulua gobernu zentralari 2019an, Iruñeko bi campusetan (Arrosadia eta Osasuna) eta Tuterakoan (Tutera) garatutako irakaskuntza-, ikerketa- eta transferentzia-jarduerak barneratuz.

Ministerioak, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoaren (OECC) bidez, kalkulu horiek baliozkotu ostean, ahalegin hori islatzen zuen zigilua lortu zuen NUPek urte horretan: Kalkulua. Hurrengo hiru urteetan, datuak bidaltzen jarraitu du, murrizteko konpromisoarekin. Zehazki, adierazi zuen 2020-2022 hirurtekoan isurketen intentsitatearen batez bestekoaren % 25,3 jaitsiko zela 2019-2021 aldiarekin alderatuta. Jaitsiera hori gauzatu dela balioetsi ondoren, NUPek Calculo + Reduzco zigilua lortu du 2023an.

Karbono-aztarnaren kalkuluak irismen hitza erabiltzea esan nahi du, eta horrek berotegi-efektuko gasen zuzeneko isuriak (erakunde baten jabetzakoak diren edo erakunde horrek kontrolatzen dituen iturrietatik datozenak) eta zeharkakoak (erakundearen jarduerak eragindakoak, baina beste erakunde baten jabetzakoak diren edo erakunde horrek kontrolatzen dituen iturrien bidez sortutakoak) zeintzuk diren hautematea errazten du.

Ministerioak hiru irismen ezartzen ditu: 1 (erakunde batek dituen edo kontrolatzen dituen gauzen funtzionamenduak eragindako zuzeneko emisioak), 2 (erakunde batek erosten duen energiaren ekoizpenak eragindako zeharkako emisioak) eta 3 (enpresa baten produktuak erabiltzen dituzten bezeroen zeharkako emisioak edo enpresa horrek erabiltzen dituen produktuak fabrikatzen dituzten hornitzaileek eragindakoak). NUPen kasuan, erakundeak 1. eta 2. irismenekin lotutako datuak bidali ditu.