Eduki publikatzailea

‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ kurtsoa gobernantza, estrategiak eta kudeaketari buruzko saio batekin amaituko da

Jardunaldia bihar, asteartea, izango da, ikastaroko azkena, eta klima-aldaketaren aurreko egokitzapena hiru maila geografikotan aztertuko du: Estatuan, Pirinioetan eta Nafarroan.

17-04-2023


Bihar, apirilak 18, asteartea, ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’’ unibertsitatea zabaltzeko kurtsoaren hamaikagarren eta azken saioa izango da.

Azkenengo jardunaldi honek, ‘Gobernantza, estrategiak eta kudeaketa’ izenburua duena, hiru hitzaldi izango ditu: ‘Klima Aldaketara Egokitzeko Plan Nazionala (PNACC)’, ‘Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC)’ eta ‘Nafarroako klima-aldaketaren aurkako ibilbide-orria (HCCN-KLINA) eta Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea’. Saioan, klima-aldaketari aurre egiteko egokitzapena landuko da, hiru maila geografiko desberdinetatik: Estatu osoa hartzen duen eremu nazionala, Pirinioetako eremua, hainbat autonomia-erkidego hartzen dituena, Andorra eta Frantziako hegoaldea, eta, azkenik, Nafarroako Foru Erkidegoa, non, gainera, klima-aldaketari buruz indarrean dagoen lege-esparruaren zertzelada bat emango den.

Unibertsitatea zabaltzeko ikastaroa doakoa da, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren (LIFE-IP NAdapta-CCren bidez), Meteorologiako Estatu Agentziaren (AEMET) Nafarroako Ordezkaritzaren eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED-Tutera) arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza.

Saio honekin bukatuko da prestakuntza, 20 eskola-ordu izan dituena, hamaika saiotan banatuta eta unibertsitate-kreditu batean balioetsita egon dena. Saio horien helburu orokorra ikasleei klima-aldaketaren arloko oinarrizko ezagutzak ematea izan da.

Biharko egitaraua:

18:00-20:00. Gobernantza, estrategiak eta kudeaketa

  • Klima Aldaketara Egokitzeko Plan Nazionala (PNACC)  – Francisco Heras Hernández.

  • Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia – Eva García Balaguer.

  • Nafarroako klima-aldaketaren aurkako ibilbide-orria (HCCN-KLINA) eta Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea, Itziar Almárcegui Artieda eta Miguel Ángel González Moreno.

Hamaikagarren eta azken saio honen hizlarien curriculuma:

  • Francisco Heras Hernández, Kontseilari teknikoa. SDG Coord. Klima-aldaketaren aurkako ekintzak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITERD) Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoan (OECC).
  • Eva García Balaguer, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren arduraduna - Pirinioetako Lan Elkartea (OPCC-PLE).
  • Itziar Almárcegui Artieda, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren koordinazio taldeko biologoa. Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua
  • Miguel Ángel González Moreno, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren komunikazio arduradun eta koordinazio taldeko teknikaria. Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua.