Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCren esparruan egindako lan bat Vienako Geozentzien Europar Batasuneko Batzar Nagusian azaldu da

Nafarroako eskualdeko nekazaritza paisaiei lotutako zerbitzu ekosistemikoen ebaluazioari buruzko poster bat aurkeztu zen.

09-08-2023


LIFE-IP NAdapta-CCren esparruan egiten ari den lan bat, Nafarroako eskualdeko nekazaritza-paisaiei lotutako zerbitzu ekosistemikoen ebaluazioari buruzkoa, Vienako Europar Batasunaren Batzar Nagusian azaldu zen joan den apirilean. Testuinguru horretan, NUPeko Rodrigo Antonek Lurzoruaren Zientziari buruzko saioan parte hartu zuen, Lurzoruaren adierazleetan eta zerbitzu ekosistemikoak eta lurzoruaren osasun-egoera abaluatzeko ikuspegietan zentratua, eta centro bereko Iñigo Virtorekin eta INRAErekin (Nakazaritza, Elikadura, eta Ingurumenari buruzko Ikerketa Institutu Nazionala) lankidetzan egindako lana erakutsi zuen. 

Vienan urtero egiten den hitzordu honek, ,107 herrialde ezberdinetako 18000 parte-hartzaile baino gehiago Bildu zituen eta geozientziei buruzko 16000 komunikazio baino gehiago aurkeztu ziren. Lurraren zientziei, planetarioei eta espazialei buruzko Europako ikerlanak barne.

Ikerketa

Poster moduan aurkeztutako lana Nafarroako nekazaritza-lurrei lotutako zerbitzu ekosistemikoen eskualde-ebaluazioari buruzkoa da.

Lanak azaltzen duen bezala, lurzoruek funtsezko zeregina betetzen dute zerbitzu ekosistemiko ugari emateko, lurzoruaren funtzioak giza ongizatearekin eta jarduera sozioekonomikoekin lotuz. Lotura horiek ondo onartuta dauden arren, lurzoruan oinarritutako zerbitzu ekosistemikoak emateko epe ertain eta luzerako ibilbideak, klimari, lurraren erabilerari edo lurzoruaren kudeaketari dagokienez, ez dira oso ezagunak, batez ere zerbitzu indibidualak ez direnean, baizik eta zerbitzu ekosistemikoen paketeak eta horien artean dauden harremanak. Zerbitzu ekosistemikoen pakete horien identifikazioa eta ebaluazioa eta erreferentziazko atalaseen definizioa funtsezko puntuak dira funtzio aniztasunaren eta lurzoruaren osasunaren ebaluazioan, ikertzaileek lanean azaltzen dutenez.

Azterlan hau, neurri batean, LIFE-IP NAdapta-CC lan-proiektuaren esparruan C4.1 ekintzan egindako lanean oinarritzen da. Ekintza hori agrosistemak klima-aldaketara egokitzeko gaitasuna optimizatzean oinarritzen da, lurzorua, materia organikoa eta laboreak kudeatzeko estrategien bidez. Kasu honetan, eskualdeko nekazaritza-lurrek ematen dituzten zerbitzu ekosistemikoak ebaluatzea proposatzen da, bai eta horiek optimizatzea ere, lurzorua kudeatzeko estrategietatik abiatuta. Ikerketan proposatutako zerbitzu ekosistemikoetako batzuk biomasaren ekoizpena, higaduraren kontrola, klimaren erregulazioa eta kontrol hidrologikoa dira.