Eduki publikatzailea

Lizarra eta Villatuerta lotzen dituen bizikleta-bidea, NASUVINSAk LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan egindako Jardunbide Egokien hirugarren bideoa

Proiektu honen bidez, garraiobide iraunkorrak sustatu nahi dira, batez ere herritarren ohiko joan-etorrietan.

31-01-2024


Joan den udaberritik Lizarrak eta Villatuertak 7,3 km-ko bizikleta-bidea dute, bi udalerriak lotzen dituena, eta horixe da, hain zuzen ere, NASUVINSA-k LIFE-IP NAdapta-CCren esparruan Jardunbide Egokiei buruz egindako hirugarren bideoaren gaia.  

Bidearen zati handi bat Ega ibaiaren ondotik igarotzen da, eta industrialde eta jarduera ekonomikoko eremuetatik sarbideak ditu, pertsonak beren lantokietara errazago joan daitezen. Halaber, Eurovelo txirrindula bideari eta Done Jakue bideari ere kontektatuta dago hainbat puntutan.

Ibilbidea bizikletaz nahik oinez egin daiteke eta inklinazio txikia du; hala, eguneroko joan-etorrietarako erraz erabil daiteke. Honetaz gain, zati handi batean ibaiaren ibilgutik gertu igarotzen denez, natura mosaiko pribilegiatua eta ekologia eta paisaia balio handiko eremuak ditu.

Mugikortasun eredu iraunkorragoa eta berotegi efektua eragiten duten gasen eta kutsaduraren igorpena murrizten laguntzen duen proiektua da, ibilgailu motordunik gabe ohiko joan-etorriak egiteko aukera eskaintzen duena. Horrela, klima-aldaketa arintzen laguntzen da.

Lizarrako Udalaren, Villatuertako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmen bate bidez gauzatu da proiektua. Nafarroako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ZUzendaritza Nagusiaren dirulaguntza jaso dute udalek.

Tokiko ekintza klimatikoko jardunbide egokien bideoak

Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Planak edo KEJEP, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari esker bultzatzen dira, Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia eta NASUVINSA-ren eskutik, Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunaren ekimenaren esparruan. Itun horrek Nafarroako 208 udalerri biltzen ditu dagoeneko (2024/01/22).

Udalak hainbat ekintza gauzatzen ari dira klima-aldaketara egokitzeko, arintzeko eta pobrezia energetikoari aurre egiteko. NASUVINSAk, jardunbide egoki horietako batzuk identifikatu ditu, beste udalerri batzuetan inspiratzaileak eta erreplikagarriak izan daitezkeenak, eta bideo batzuk egin ditu horiek zabaltzeko eta balioa emateko.

Zure udalerria ere klima-aldaketaren aurkako ekintzak egiten ari bada, lifenadapta@navarra.es  helbidean konta iezaguzu, eta horren berri emango dizugu.