Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CC bat egin du 2023ko Europako Mugikortasun Astearekin

Irailaren 16tik 22ra bitartean egingo da, garraiobide iraunkorren erabilerak osasun publikoan nahiz ingurumenean dituen onurei buruz sentsibilizatzeko.

15-09-2023


Europako Mugikortasun Astea 1999an sortu zen, mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta jardunbide egokien eta neurri iraunkorren garapena sustatzeko jarduerak egiteko.

2000. urtetik aurrera, Europako Batzordearen laguntza izan zuen ekitaldiak, eta, hala, arduradun politikoak zein herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina bihurtu zen, garraiobide jasangarriagoak erabiltzeak osasun publikorako eta ingurumenerako dakartzan onurei buruz, bereziki bizikleta, garraio publikoa eta oinez egindako joan-etorriak.

Aurten, kanpainak ‘Eraginkortasun energetikoa’ gaiari jarraituko dio, ‘Konbinatu eta mugitu’ leloarekin batera. Esaldi hori datozen urteetan ere erabiliko da. Gainera, kainpainaren webgune propioa dago, informazioa eskuratzeko eta ekimenean lankidetzan aritzeko.

Irailaren 22an, gainera, Autorik gabeko eguna! Ekitaldia ospatuko da, Europako ekin honen jatorria, hirietako trafikoaren gorakadarekin lotutako arazoei irtenbide barriak aurkitu nahi dizkiena.

Konpromisoa Nafarroan

Klima Aldaketaren aurreko HCCN-KLINA Ibilbide Orriak zenbait jarduera aurreikusten ditu Mugikortasunaren eta Garraioaren sektorean isurketak arintzeko (BEG), eta hiru jarduera-ildotan antolatuta daude:

- MI-L6. Emisio txikiko ibilgailuek ibilgailu-flota berritzea.

- MI-L7. Garraioan bigarren belaunaldiko bioerregaiak sartzea.

- MI-L8. Garraio publikoa eta emisiorik gabeko ibilgailuak sustatzea.

Nafarroako Foru Komunitateak ibilgailu elektrikoen erabilera garatzeko programak eta bitartekoak sortzea eta abian jartzea helburu duten neurriak garatzen ditu, baita sektore horri lotutako I+G+b lerro espezifiko bat aktibatzea ere. Zehazki, jarduera hauek egiten ari dira:

  • Ibilgailuen erosketa sustatzea flota jakin batzuetan (taxiak, administrazioa...).

  • Flotak kudeatzeko programa espezifikoak definitzea eta aplikatzea, isurketak murrizteko eta sektorean energia-eraginkortasuna handitzeko.

  • Ibilgailuen parkea berritzea, horien energia-kontsumoa eta ondoriozko isurketak murrizteko.

  • Garraio-flota berritzeko eta kargatzeko egitura ezartzeko Europako funtsak kudeatzea

Nafarroak, une honetan, mugikortasun jasangarriaren arloko hainbat plan ditu, hala nola Nafarroako Mugikortasun Aktiboaren Plan Zuzentzailea edo Iruñerriko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana. Gainera, bizikleta-bideak hobetzeko eta ezartzeko edo bizikletak konpondu eta mantentzeko dirulaguntzen hainbat deialdi egin dira, besteak beste, klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzen jarraitzeko.