Eduki publikatzailea

Nafarroak Hondakinak Murrizteko Europar Astea ospatuko du jarduera- programa zabal batekin

Ekintza hauek Foru Komunitateko hainbat tokitan gauzatuko dira, eta baliabideen eta hondakinen kudeaketa iraunkorrari buruz kontzientziatu nahi dute.

20-11-2023


Pasa den Ostiraletik, azaroak 17, datorren Larunbatera arte, azaroak 25, Nafarroak Hondakinen Murrizketarako Europar Astean bat egingo du Nafarroako Gobernuak antolatutako hitzaildi eta jarduera desberdinekin.

Hitzordu honek azaroko aste bakar batean baliabideen eta hondakinen kudeaketa iraunkorrairi buruzko kontzientzia- ekintzak egitera bultzatzen ditu europar guztiak.

Tokiko eta eskualdeko agintariek bultzatutako ekintza hauek mota guztietako eragileak batzen ditu; hala nola, hiritarrak, eskolak, GKE, erakundeak, zeinak hondakinen murrizketa gauzatzeko sentsibilizazio ekintzak antolatzen dituzten.

Ekintzak Nafarroan

Urtero bezala, Foru Exekutiboak eta Nafarroako Hondakinen Patzuergoa osatzen duten mankomunitateek hogei bat ekintza antolatu diztuzte erkidegoko erkidegoetan.

Programazioari hasiera emateko, pasa den asteko Ostiralean hainbat ekintza burutu ziren, ‘Prebentziorako Astearen’ aurkezpena, ‘Oihal-jostea’ eta ‘Arropa Trukaketa’ bat Nafarroako Emauseko Trapukarietan Berriozarren eta ‘Produktuak Diseinatzeko Modu Berri Bat’ webinara alegia.

Aste honetan zehar, Foru Komunitateko txoko desberdinetan kontzientziazio- jarduerak egingo dira, esaterako liburu trukaketa, poltsa banaketa, jostailu bilketa, tuppers, botilak eta soberakinak probesteko materialak, joskintza tailerra, birziklapen tailerra eta sukaldaritza, tokian tokiko komertzioei visita edota zozketak.

Ekintza hauetazgain, programak beste hainbat jarduera ezartzen ditu, Elikagaien Hondakinen lan- mahaia, ‘Foro Zirkular’ bat, berrerabilpen dendaren inaugurazioa Tafallan, ‘Demasiado bueno para tirarlo’ elikagaiak alferrik galtzeko kanpainaren aurkezpena 600 ostalaritza lokaletan baino gehiago, ‘Erriberagotiko Organikopa’ ren irabazleei sari banaketa eta bilgarri materian praktika aproposen trukeketa   batik bat.

Azaroak 23, osteguna, NILSAk ‘Industrialdean sortutako hondakinak hobeto kudeatzeko iniziatibak’ katedra irakatsiko du.

LIFE-IP NAdapata- CC proiekturen egunerokotasuna eta berri guztiak ezagutu nahi badituzu, hileko buletinean harpidetu zaitezke formulario hau betez.