Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk patzuergoaren urteko bigarren bilera egin du

Bileran, proiektuaren kudeaketa berrikusi da, eta administrazio eta finantza arloko laguntza tekniko berria ofizialki aurkeztu da.

18-09-2023


LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak patzuergoaren beste bilera bat egin zuen joan den ostegunean, 2023ko irailaren 14an, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamenturen (DRyMA) Ekitaldi Aretoan.  

Proiektu honetan, Ingurumeneko Ekonomia Zirkularreko eta Klima Aldaketako Zerbitzuak egiten du koordinazioa, eta partzuergoa 4 enpresa publikok (GAN-NIK, NILSA, INTIA eta NASUVINSA), NUPek eta Nafarroako Gobernuak berak osatzen dute, Osasun Departamentuaren ISPLN eta  DRyMA ren bidez.

Proiektuak maila globalean izan duen bilakaerarekin eta aurrerapenarekin lotutako hainbat puntu jorratu ziren, bai eta proiektuko ekintza jakin batzuk ere (horizontalak eta zeharkakoak deritzenak). Deialdiak EuroVértice Consultores-en aurkezpen ofiziala egiteko ere balio izan zuen, kudeaketa administratibo-finantzarioko kanpo-laguntza berri gisa.

Administrazio- eta finantza-kudeaketaren partea

EuroVértice Consultores -ek aurkezpen bat egin zuen enpresa gisa, eta proiektuaren kudeaketa administratibo-finantzario ona egiteko puntu garrantzitsuenak gogorarazi zituen.

Partzuergoaren balantze ekonomikoa ere aurkeztu zuen, proiektuaren azken faserako gastuak eta aurrekontu-aurreikuspena kontuan hartuta.

Administrazio-kudeaketako eta komunikazioko partea

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren koordinazio-taldeak zenbait oroigarri egin zituen, kudeaketaren eta betebeharren arloan zentratuta, proiektua amaitu arte. Gainera, urtea amaitu arteko lan-kronograma aurkeztu zen; izan ere, 2023an proiektuaren 3. fasea amaitzen da (proiektuak 8 urteko iraupena du, bi urteko 4 fasetan banatuta), eta fase bakoitzaren amaieran ebaluazio bat egiten da. Datozen asteetarako aurreikusitako ekitaldiak aipatu ziren, hala nola, besteak beste, PACESekin egindako tokiko erakundeen eskualdeko topaketa bat edo Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Planak, behin-behinean azarorako aurreikusita. Ekitaldi bakoitzaren programazioa eta informazioa proiektuaren web atari ofizialaren bidez zehaztuko da, ekitaldiaren data hurbiltzen den heinean.