Eduki publikatzailea

Coyuntura Ambiental de Navarra aldizkariaren 24. zenbakia eskuragarri

Hiru hilean behin argitaratzen da, eta Foru Komunitateko ingurumen-errealitateari buruzko daturik nabarmenenak biltzen ditu, hala nola airearen kalitatea, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan klima-aldaketarekin lotuta dagoena.

16-05-2023


Eskuragarri dago Coyuntura Ambiental de Navarra aldizkariaren azken zenbakia, 2022ko azken hiruhilekoari dagokiona.


Zer da Coyuntura Ambiental de Navarra?


Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak (DRyMA) beste erakunde batzuekin elkarlanean argitaratzen du 2017az geroztik, hala Nafarroako ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) sozietate publikoarekin. Coyuntura Ambiental de Navarra aldizkaria, hiru hilean behin argitaratzen ditu eta Foru Komunitateko ingurumen-errealitatearen datu nabarmenenak biltzen ditu. Argitalpen honek gure lurraldeko ingurumen-eremuen egoerari buruzko koiunturazko datuak eta adierazleak biltzen ditu. Helburua da informazio interesgarri horiek jendearen eskura jartzea, modu bisual eta dibulgatzaile batean, ondorengo azterketak egiteko eta ingurumenaren hainbat alderdiren egoeraren berri izateko.


Argitalpen honek bederatzi kapitulu ditu:

1. Airea (airearen kalitatea).

2. Ura (uraren kalitatea, bildutako ura, ibaien emaria, Iruñerriko Mankomunitatearen ur-Ekoizpena).

3. Biodibertsitatea eta natura-ondarea (baso-suteak, baso-produktuen kanpo-merkataritza, landaredi-indizea).

4. Ekonomia berdea (ibilgailu elektrikoen matrikulazioa, turismo berrien CO2 emisioak, energia elektrikoaren ekoizpena, erregaien kontsumoa, gas naturalaren kontsumoa).

5. Klimatologia (2022ko urriko, azaroko eta abenduko hilabeteen errepasoa).

6. Iruñerriko Mankomunitateak tratatutako hondakinak (hondakinen bilketa, hondakinen berreskurapena).

7. Isurketa-eskubideen merkataritza.

8. Hondakinen lekualdaketak Nafarroan.

9. Ingurumen-legeria.