
LIFE-IP NAdapta-CCk Eurosoil 2025ean aurkeztu ditu Nafarroako nekazaritza-lurren osasunaren monitorizazioaren emaitzak
UPNAko taldeak proiektuak proposatzen dituen neurri ezberdinak partekatu zituen, nekazaritza-kudeaketa desberdinen bidez lurzoruaren osasuna eta erresilientzia hobetzeko.
17-09-2025
LIFE-IP NAdapta-CC proiektua Eurosoil 2025 Europako Lurzoruaren Zientziako Kongresuan parte hartu du, Sevillan ospatua. Bertan izan ziren Iñigo Virto, Rodrigo Antón, Isabel de Soto eta Miguel Itarte, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (UPNA) izenean, erakunde honek aipatutako proiektuan parte hartzen baitu.
Foro honetan, hizlariek C4.1 ekintzan lortutako emaitzak aurkeztu zituzten, Nafarroako nekazaritza-lursailen monitorizazioan zentratutakoak. “Nafarroako (Espainia) nekazaritza-lurretan klima-aldaketara egokitzeko eskualdeko estrategiaren baitan lurzoruaren osasun-adierazleen ebaluazioa” izenburupean, posterren bidez azaldu zuten klima-aldaketak nekazaritza-lurzoruan dituen ondorioen testuinguruan egindako lana.
Taldeak lurzoruaren osasuna eta erresilientzia hobetzeko proiektuak proposatzen dituen neurri desberdinak partekatu zituen, hala nola kontserbazio-nekazaritza, ongarri organikoak eta labore-rotazioa.
Ekintzaren helburu nagusia nekazaritza-praktika egokitzaileen eragina hiru lurzoru-kalitateko adierazletan ebaluatzea izan da: dentsitate aparentea, lurzoruaren ur-atxikipen gaitasuna eta lurzoruaren karbono organikoa, baita Nafarroako eremu ezberdinetan haren bideragarritasun ekonomikoa aztertzea ere.
Emaitzek erakusten dute ongarri organikoen erabilera izan dela lurzoruaren karbono organikoaren kontzentrazioa mantentzeko emaitza onenak eman dituen kudeaketa-praktika, nahiz eta igoera esanguratsurik ez egon. Halaber, kontserbazio-nekazaritza duten hiru lursailtetik bitan, karbonoaren kontzentrazioa jaitsi egin dela egiaztatu da proiektuaren hasieratik amaierara. Datu hauek, gainera, erakusten dute ez dagoela harreman zuzenik praktika jakin baten eta inbertsio ekonomikoaren–karbono kontzentrazioaren arteko erlazioan, eta horrek azpimarratzen du nekazarien lursailetan gertatzen dena neurtzen jarraitzearen garrantzia.
Aurrerapen hauek klima-aldaketara egokitzeko nekazaritza-sektorearen inguruko ezagutza zientifikoa aberasten dute, eta Nafarroaren papera indartzen dute lurraren osasunean oinarritutako neurriak bere iraunkortasun-politiketan txertatzen dituen eskualde erreferente gisa.
C4.1 ekintzari buruzko informazio gehiago: Klima-aldaketara egokitzeko nekazaritza-sistemen egokigarritasuna optimizatzea, lurzoruaren kudeaketa, materia organikoa eta laboreak kudeatzeko estrategien bidez.
LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun guztia ezagutu nahi baduzu, albisteen hileroko buletinean harpidetu zaitezke galdetegi hau betez.