Eduki publikatzailea

Nafarroako Baso Antolamenduen bisorea argitaratu da

LIFE-IP NAdapta-CCri esker, Nafarroako Baso Plangintzako tresnetan eskuragarri dagoen informazioa biltegiratzeko, kudeatzeko eta ustiatzeko bereriaz diseinatutako datu-base geografikoa garatzen ari du Ingurumen Sailak.

31-08-2023


Indudablemente, la adaptación de los ecosistemas forestales al cambio climático debe implementarse desde un contexto de gestión sostenible, anticipadora y adaptativa, teniendo en cuenta los escenarios climáticos futuros. La política forestal en Navarra, en consonancia con el resto de políticas forestales actuales, considera que el elemento clave de una gestión forestal sostenible es la planificación forestal, tal y como se refleja en la Agenda Forestal de Navarra.

Zalantzarik gabe, baso-ekosistemak klima-aldaketara egokitzeko, kudeaketa jasangarria, aurreratua eta moldagarriaizan behar da, etorkizuneko klima-egoerak kontuan hartuta. Nafarroako baso-politikak, egungo gainerako baso-politikekin bat etorriz, baso-kudeaketa jasangarriaren funtsezko elementua baso-plangintza izan behar dela uste du, Nafarroako Baso Agendan islatzen den bezala.

Izan ere, Nafarroako Foru Komunitatean basogintza antolatzeko proiektuak lantzeak mende bat baino gehiagoko ibilbidea du. Eskualde horretan, baso-azalera ia 600.000 ha-koa da (%74 zuhaitzdun baso-lurra). Horietatik 345.000 ha baino gehiagok plangintza-tresna onartua dute (baso-azaleraren %57a) eta 311.500 ha baino gehiagok baso- kudeaketa jasangarriaren PEFC zigilua dute (baso-azaleraren %52ª).

Hala ere, azken hamarkadetan gertatutako aurrerapen teknologikoek desberdintasun handiak eragin zituzten plangintza-tresnetan bildutako datuen ereduan eta informazioaren formatuan, eta horiek modu eskuragarriak edo bateratuan aztertzea eta erabiltzea bideraezina izan zen. Bestalde, planifikatutako azalera-maila handi horri eusteak finantza eta kudeaketa-ahalegin handia eskatzen du; izan ere, planak gauzatu ahala, Administrazioko teknikariek ebaluazioa eta jarraipena egitea eskatzen du.

Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan, datu-base geografiko bat garatu du, Nafarroako Baso Plangintzako tresnetan eskuragarri dagoen informazioa biltegiratzeko, kudeatzeko eta ustiatzeko berariaz diseinatua. Tresna horiei buruzko informazioa, bai baso-lur publikoan bai pribatuan, eguneratuta egongo da datu-basean, informazio digital espezifikoa entregatzeko formatu bati esker. Formatu horrek aukera ematen du datu-basean erraz sartzeko.

Kontsulta erraza eta azkarra

Gainera, datu-baseari lotutako web bisore bat garatu da, erraz eta azkar kontsultatzeko aukera ematen duena, Nafarroako Baso Antolamenduen Bisorea izenekoa. Tresna tekniko horren garrantziak honako hauek ahalbidetzen ditu:

  • informazioa ustiatzea, datuak ematea eta orain arte oso erantzun zailak izan dituzten galderei erantzuteko aukera ematen du.

  • Nafarroako mendietan aplikatutako baso-kudeaketaren jarraipena egiten du, herritarrei, jabeei eta edozein eragileri gardentasuna emanez.

Erabilera azaltzeko eta bisoreak eskaintzen dituen funtzionalitate ugariak erakusteko, datuen kontsulta eta deskarga barne, Nafarroako Gobernuak bideo tutorial bat argitaratu du YouTubeko Navarra/Nafarroa Green kanalean.

Tresna horien inplementazioak, gaur egun aurreratzen ari diren beste aplikazio batzuekin batera, baso-kudeaketa arintzea ahalbidetuko du, bai eta masen ebaluazioa eta baso-praktikei emandako erantzuna ere. Azken helburua ekosistemek gaur egungo aldaketa globalaren testuinguruan baso-kudeaketari ematen dioten erantzunaren ezagutzan aurrera egitea da, kudeaketa egokitzaile egokia diseinatu eta aplikatzeko, eta kudeaketaren gardentasuna sustatuko duten tresnen bidez transmititu ahal izateko.