Eduki publikatzailea

Interreg Europe Inertwaste proiektuaren lehendabiziko 'TLJ'ra bertaratu da LIFE-IP NAdapta-CC

Iruñean, azaroaren 14 eta 15ean burutu zen ekitaldira bertaratu zen koordinazio taldea.

14-12-2023


Interreg Europe INERTWASTE proiektuaren Irakaskuntza Transizionalaren Lehenengo Bidaia (ingelesez, Transnational Learning Journey o soilik TLJ) Nafarroako Foru Komunitatean gertatu da. Miguel Ángel González Morenok, LIFE-IP NAdapta-CCko proiektuaren koordinazio taldearen ordezkari gisa, unea probestuz azaroaren 14 eta 15ean Iruñean ospatu ziren jardunaldietara bertaratu zen. Bere helburua europar proiektu honen baitan egiten den lana eta gauzatzen diren ekintzak ezagutzea izan da, baita sinergiak bilatzeko aukera probestea Inertwaste partzuergoko kide diren eskualdeko bazkideekin zein bertaratu ziren atzerriko bazkideekin, networking ekintzen edo LIFE-IP NAdapta-CC sareko lanaren barruan.

Ekitaldiaren ezaugarriak

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak eta GAN-NIK sozietate publikoak antolatua, ekitaldia hondakin geldoen kudeaketa jasarrangarrirako arau- esparruetan oinarritu zen, “TLJ#1 - Regulatory frameworks” izenburupean. Ekitaldiak hainbat helburu zituen, batetik hainbat eskualdetako industria- prozesuetatik eta eraikuntza- sektoretik datozen hondakin geldo eta ez-organikoen balorizaziorako arau-esparrua ulertzea, bestetik, baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko politika publikoak aplikatzeari dagokionez Europako 4 herrialderen jardunbide egokiak eta ikuspegi berritzaileak partekatzea. Horrez gain, hondakin inerteen eta ez-organikoen balorizazioa bai eskualdeetan (Nafarroa), bai nazio mailan (Estatua) hobetzeko estrategiak identifikatzea bilatzen zen Europako beste eskualde batzuen ekarpenekin, eta azkenik, jakintza-trukea erraztea, gaikuntza hobetzea eta sareak eta lankidetza sustatuz.

Hondakinak eta klima aldaketa

Nabarmentzekoa da hondakinen sektorea Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orrian (HCCN-KLINA) jasotako sektore estrategikoetako bat dela, Foru Erkidegoan berotegi- efektuko gasen (BEG) emisioak murrizteko eta, baliabideen erabileran eta hondakinen minimizazioan, Nafarroako herritarrak erreferentziazko gizarte gisa konfiguratzeko, funtsezko kontzeptuak baitira ekonomia zirkularrerako trantsizioan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan.