Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk “Klima Aldaketa eta Osasun Globala” Foroan parte hartuko du

Ekitaldia Nafarroako Sendagileen Elkargo Ofizialak antolatu du, eta proiektuko teknikariek parte hartuko dute, bai Ingurumenekoak, bai ISPLNkoak.

16-05-2024


Klima aldaketara egokitzeko LIFE-IP NAdapta-CC Europako proiektu integratua gonbidatu dute Nafarroako Sendagileen Elkargo Ofizialak antolatutako III. Foroan parte hartzera. Foro hori “Klima Aldaketa eta Osasun Globala” izenburupean egingo da.

2024ko maiatzaren 21ean, asteartean, Iruñean egingo den ekitaldian, Miguel Ángel González Morenok parte hartuko du, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren ordezkari gisa, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren koordinazio-teknikari eta komunikazio-arduradun gisa, eta Estrella Miqueleiz Autor Nafarroako Osasun Publiko eta Laboraleko Institutuaren (ISPLN) ordezkari gisa, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren Osasun Arloko arduradun eta osasun publikoko goi-mailako teknikari gisa.

Jardunaldiak inaugurazio-hitzaldi bat izango du, eta, ondoren, hiru mahai tematikori emango zaie hasiera. Bertan, klima-aldaketara egokitzeko Europako proiektu integratuko teknikarien parte-hartzea lehenengoan egingo da, galdera honekin: "Nola eragiten dio klima-aldaketak osasunari?".

Foroan izena emateko web-orri hau erabili behar da: https://foro.colegiodemedicos.es/, eta herritar guztiei irekita dago.

Nabarmentzekoa da, medikuntzako profesionalen kasuan, dagokien akreditazio ofiziala eskatzeko aukera izango dutela, jarduera hori Nafarroako Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Batzordeak ziurtatuta baitago.

III. Foroaren programa

Jarraian, foroaren programa zehazten da:

9:30  Dokumentazioa ematea.

9:45  Ongietorria – Agintarien inaugurazioa.

10:00  Klima-aldaketaren eta gure zibilizazioarren inpaktu eta interkonexioen aniztasuna.

            Inaugurazio-hitzaldia: Dr. Fernando Valladares.

10:30  I Mahaia: Nola eragiten dio klima aldaketak osasunari: Nafarroako egoera.

             Koordinatzailea: Dra. Estrella Miqueleiz Autor.

             Moderatzailea: Dra. María Ángeles Nuin Villanueva.

             Hizlariak:

             – D. Peio Oria Iriarte:  KLIMA-ALDAKETAREN HASTAPENAK. NAFARROAKO EGOERA

             – D. Jesús de la Osa Tomás: TOKIKO EREMUTIK KLIMA-ALDAKETAREN AURREAN EGOKITZEKO, BABESTEKO ETA OSASUNERAKO ERRONKAK

             – D. Miguel Ángel González Moreno: KLIMA ALDAKETA NAFARROAN. LIFE-IP NADAPTA-CC PROIEKTUA.

             – Dra. Estrella Miqueleiz Autor:  NAFARROAN KLIMA ALDAKETARA EGOKITZEA OSASUNEAN.

            Metodologia: 15-20 minutuko esku-hartzeak. Solasaldia.

12:30  Kafe-etenaldia

12:45  Mesa II: Klima-aldaketaren eragina transmisio bektorialeko gaixotasunetan eta zoonosian.

             Coordinador: Dr. Ignacio López Goñi.

             Moderatzailea: Dña. Graziella Almendral.

             Hizlariak:

             – Dña. Graziella Almendral:  HERRITARREI BEKTORE-TRANSMISIOZKO GAIXOTASUNEN BERRI EMATEKO ERRONKA.

             – Dr. Ignacio López Goñi: KLIMA ALDAKETA ETA BEKTOREEK TRANSMITITUTAKO GAIXOTASUNAK.

             – Dr. Gorka Orive: ANTIBIOTIKOEKIKO ERRESISTENTZIA.

             – Dra. Elisa Pérez Ramírez:  H5N1 HEGAZTI GRIPEAREN BIRUSA, OH ESTRATEGIAREN ADIBIDE GISA.

            MetodologIa: 15-20 minutuko esku-hartzeak. Solasaldia.

14:00  Atsedena.

16:00  III. Mahaia: ONE HEALTH.

             Koordinatzailea eta moderatzailea: Dra. Rosa Arroyo Castillo.

             Hizlariak:

             – Dra. María Neira.

             – Dr. Hermann Schwarz.

             – Dr. Josep María Antó.

            Metodologia: Solasaldia.

17:30  Giza osasuna babestea antropozenoaren garaian.

            Amaierako hitzaldia: Dr. Josep María Antó.

18:00  Ondorioak. Jardunaldiaren amaiera.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko informazio guztia jakin nahi baduzu, albisteen hileroko buletinean harpidetu zaitezke formulario hau betez.