Eduki publikatzailea

Europako Parlamentuak LIFE-IP NAdapta-CC aipatzen du adibide gisa energia berriztagarrien Zuzentarauari buruz argitaratu duen dokumentu batean

Nasuvinsaren emaitzek C6.7 ekintza komunitate energetikoei buruzko proiektuaren markoan, Zuzentaraua ezartzen laguntzen dute.

05-01-2024


Energia berriztagarriei buruzko Zuzentarau berrikusiak 2030erako EBko energia-kontsumoan energia berriztagarrien % 42,5eko kuotaren helburua ezartzen du, helburu gehigarriekin garraioan, eraikinetan, industrian, berokuntzan eta hoztean. Aldian-aldian, Zuzentarauaren betetze-mailari eta ezarpenari buruzko txostenak argitaratzen dira, hala nola berriki 2023ko azaroan argitaratutakoa.

Aurrekariak

2021eko uztailan, Europako Batzordeak energia berriztagarrien Zuzentarauaren berrikuspen bat proposatu zuen, EBren legedia berotegi efektuko gasen isurketa murrizteko (BEG) helburu berriei egokitzeko, Europako Itun Berdearen eta Klimaren Europako Legearen esparruan. Energien erabilera BEGen isurketen %75en arduraduna denez, erregai fosiletatik emisio baxuko eta berriztagarriak diren iturrietara aldaketa egitea funtsezkoa da. Zuzentarauaren beste errebisioa 2022ko maiatzeko REPowerEU planaren esparruan proposatu zen, EBko segurtasun energetikoa handitzeko.

Negoziazioetan zehar, Europako Batzortdeak eta Parlamentuak, energia berriztagarrietako esparruan helburuak areagotzea, “energia berriztagarrien bizkortze zonaldeak” (energia berriztagarrientzako bereziki aproposak diren tokiak) sortzea, eta energia berriztagarrien instalazioak interes publiko handiagoko gisa hartuta, baimenak emateko prozesua sinplifikatzea adostu zuten.

Helburuak eta helmugak

Energia berriztagarriei buruz aztertutako Zuzentarauek %42,5eko helburua ezartzen dute 2030erako EBren kontsumo energetikoaren kuota energia berriztagarrien iturriaetakoa (EBI) izan dadin.

Garraioaren sektorean, kide diren Estatuek erabaki dezakete berotegi efektuko gasen isurketaren intsntsitatea murriztea %14,5etan edo BEG en emisioen murrizketa bermatzea edo 2030erako energia berriztagarrien kuota gutxienez %29koa izango dela bermatzea. Industriako FERen urteko igoeraren urteko helburua % 1,6an finkatu da, hidrogeno berriztagarriarentzat helburu gehigarriekin (% 42 2030erako eta % 60 2035erako). Berokuntzak eta hozteak helburu nazional loteslea dute: FERen kuotaren urteko % 0,8ko igoera 2026ra arte, eta, ondoren, urteko % 1,1eko igoera 2030era arte. Eraikinen sektoreko FER kuotaren helburu adierazlea % 49koa da 2030erako.

Zuzentarauak aurreikusten du energia berriztagarriak hedatzeko kartografia koordinatua gauzatzea, kide diren Estatuek tokiko eta eskualdeko agintariekin koordinatuta.

Indarrean sartu eta 18 hilabetera, kide diren Estatuak tokiko eta eskualdeko agintariekin koordinatuak egon behar dira. Potentzial nazionala eta lurrazala, zorupea, itsasoa edo berriztagarrietarako eskuragarri dauden barruko urak eta lotutako azpiegiturak identifikatu nahi dira, hala nola sarea eta biltegiratze-instalazioak. Tokiko     eta eskualdeko agintariek energia berriztagarriei buruzko xedapenak txertatu behar dituzte lurraldearen antolamenduan, hiri-azpiegiturak, industrialdeak, merkataritza- edo bizitegi-eremuak eta energia- eta garraio-azpiegiturak diseinatu eta berritzean. Horren barruan sartzen dira elektrizitatea, hiri-berokuntza eta -hoztea, gas naturala eta ordezko erregaien sareak, bai eta energia berriztagarriak ere.

Gainera, kide diren Estatuek tokiko eta eskualdeko agintariei lagundu behar diete energia berriztagarrien instalaziorako baimenen esleipen prozesua errezten.

Energia berriztagarriei buruz errebisatutako Zuzentaraua dela eta, Estatu kideek modu kolektiboan EBak energia-kontsumoan energia berriztagarrien % 42,5eko kuotaren helburua ezartzen duena bete behar dute. Helburu globala lortzeko, Estatu kide bakoitzak bere kontribuzio nazioanala ezartzen du. Energia eta Klimako Plan Nazionalek (EKPN) energia berriztagarriei buruzko sekzio bat dauka, batasun energetikoan aurreikusitako deskarbonizazio esfortzuen parte gisa. Energia berriztagarrien sakabanaketa aldakorra da herrialde batetik bestera, iturrien aniztasuna (adibidez, hidraulikoa, eolikoa, geotermikoa, eguzki- energia) dela eta. Eskualde- eta toki-mailek funtsezko zeregina betetzen dute energia berriztagarrien proiektuak gauzatzean, adibidez, eskualde-garapeneko energiak, instalazio berriztagarrietarako baimenak ematea eta finantza-laguntzak bideratzea integratuz. Zuzentarauari dagokionez, zuzentarau berriaren transposizioa egiteko epea 18 hilabetekoa baita, indarrean jartzen denetik hasita.

Komunitate energetikoaren adibidea Garraldan

EBren berriak Zuzentaraua ezartzen laguntzen duten lau jarduera nabarmentzen ditu, horietako bat Garraldako komunitate energetikoa izanik. Nafarroako Gobernuak (Espainia) instalazio berriztagarrien bitartez autokontsumo energetikoa bultzatzea du xede.  LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan, eskualdeko, nazio mailako eta europear mailako komunitate energetikoen arteko azterketa konparatibo bat gauzatu du. Gainera, Garraldako herrian komunitate energetikoko proiektu piloto bat egitea aurreikusita dago.

Komunitate energetikoa ‘Garraldargi Koop’ izenpean, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kooperatiba gisa kudeatuko da. Bere xedea, energia berriztagarriaren sorkuntza, suministroa, kontsumoa eta biletegiratzeaz gain, efizenzia energetikoko zerbitzuak eskeintzea da. Bere helburua da 500 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan erreproduzitu daitekeen eredu bat eskeintzea da.

EBk beste 3 proiektu ere nabarmendu ditu: mikrozentral hidroelektriko bat Moldavia ibaian, Neamu konderrian (Errumania), argiteria publikoaren, eskolen eta erakunde publikoen energia-beharrak asetzen ditu; hidrogeno-plataforma bat Wielkopolskan (Polonia), tokiko agintarien, enpresen, mundu akademikoaren eta gobernuz kanpoko erakundeen arteko trukea ahalbidetzen duena; eta eskualdeko gobernuari hidrogeno berriztagarriarekin lotutako politikei buruzko aholkularitza ematea; eta parke eoliko bat Peel en (Maas, Herbehereak), bost aerosorgailurekin, udalerriko elektrizitatearen % 75 inguru sortzen dutenak.