Eduki publikatzailea

Nafarroako Alkateen Ituna, Europako tokiko klimaren jardunbide egokienetako bat bezala hautatua

Lursarea-Nasuvinsa Alkateen Itunaren kongresuan parte hartu zuen Berlinen, LIFE_IP NAdapta_CC proiektuaren tokiko ekintza klimatikoarekin lotutako ekintzen esparruan.

15-12-2023


Joan den 2023ko abenduaren 7an, ‘Udalerrietan klimaren babesa eta egokitzapena ainguratuz’ hitzaldia egin zen Berlinen. Climate Alliance eta Europako Alkateen Itunaren ekimenak elkarrekin antolatu zuten ekitaldia, Europako Batzordeak finantzatuta. Jardunaldian Alemaniako Gobernuko 150 udal arduradun eta parlamentari baino gehiago bildu ziren, baita Europako beste herrialde batzuetako gonbidatuak ere.

Aitor García Galar, Lursarea-Nasuvinsako tokiko iraunkortasuneko teknikaria, hizlari gonbidatua izan zen Europar Batasuneko Praktika Onenak tailerrera. Bere hitzaldian, tokiko klima-ekintzak azken lau urteetan Nafarroan izan duen garapen handia nabarmendu zuen, baliabide tekniko eta ekonomikoak eman dituen LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari eta metodología eta sarea eman dituen Alkateen Itunari esker. Era berean, Lursarea unitate teknikoak berriki dieinatu duen Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planen (PACES) jarraipena eta kudeaketa egiteko plataforma erakutsi zuen. Plataforma horrek helburu bikoitza du: batetik, Nafarroako udalerriak klima-aldaketaren arloan egiten ari diren aurrerapenak herritarrei helaraztea, eta, bestetik, tokiko erakunde bakoitzak ekimenari atxiki zaionetik hartu dituen energía-pobrezia, egokitzapena eta pobrezia arintzeko konpromisoen jarraipena egitea.

Foro horretan bertan, Alkateen Itunaren ekimena estatu eta eskualde politikekin lerrokatzeko beharra nabarmendu zen, Klimarako eta Energía Iraunkorrerako Ekintza Planak (PACES) ezartzeari ekiterakoan. Fase horretan, Nafarroako 154 udal daude.

Tokiko ekintza klimatikoa Nafarroan

2019ko otsailaren 20an egin zen Nafarroako alkatetzen itunaren lehen ekitaldi publikoa Iruñeko Kondestable jauregian, eta 2023ko abenduan, ekimenarekin konprometitutako udalerrian 1etik 207ra igaro dira, hau da, Nafarroako udalerrien %74 eta biztanleriaren %86.

Datuez gain, nabarmendu behar da Nafarroan sortu den eta gaur egun mantentzen den tokiko ekintza klimatikoko ekosistema produktiboa. Tokiko erakundeen eta eskualdeen arteko gobernantza kooperatibo horizontala eta bertikala da, eta maila instituzional desberdinen artekoa: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, NASUVINSA enpresa publikoa eta haren Lursarea unitate teknikoa, Tokiko Ekintza Taldeak eta Nafarroako toki entitateak.

Horrela, Nafarroako Alkateen Ituna jardunbide egokitzat jo daiteko, sinergiatzat, eraginkortasunezkotzat eta efizentziazkotzat. Borondate politikoaren eta lan teknikoaren konbinazio positiboa, hasierako plangintzarako eta gaur egungo inplementaziorako.