Eduki publikatzailea

OECCk klima-aldaketarekin lotutako arriskuak ebaluatzeko gida argitaratu du

Hura egiteko erabili den bibliografia ugariaren artean, LIFE-IP NAdapta-CC proiektua dago.

21-07-2023


Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak (OECC), Tecnalia Research & Innovationekin lankidetzan, gida bat argitaratu berri du klima-aldaketari lotutako arriskuak ebaluatzeko. Azpimarratu behar da, hura egiteko erabili den bibliografiaren artean, Nafarroako Gobernuak Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bidez gidatzen duen LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren bidez sortutako informazioa eta dokumentazioa daudela.

Gida esteka honetan eskuragarri dago.

Dokumentua

Gida honen helburua arriskuen analisiei lotutako terminologia argitzen laguntzea eta horiek garatzeko eta ezartzeko orientabide orokorrak proposatzea da, klima-aldaketarekin lotutako arriskuen azterketan parte hartzen duten eragile eta erakundeen artean emaitza koherenteak lortzea ahalbidetzeko.

Esparru komun batean harmonizatzeko eta laburtzeko ahalegin horren helburua da, halaber, hainbat eremu geografikotako edo zenbait sektoretako arriskuen analisien arteko konparagarritasuna ahalbidetzea.

Halaber, Klima Aldaketara Egokitzeko Plan Nazionalean (PNACC) agertzen diren eta arriskuaren ebaluazioan funtsezkoak diren zeharkako alderdiak ekintzen dira, hala nola lurralde eta gizarte kalteberatasuna, genero-ikuspegia, arriskuaren hautematea eta parte-hartze soziala.