Eduki publikatzailea

Nafarroako lurralde-plangintza bideratuko duen paisaiaren ikuspegi sozialago bat defendatu du Aierdi lehendakariordeak

Kontseilariak hasiera eman dio ‘Paisaia lurraldearen interpretaziorako tresna’ jardunaldiari, non 100 espezialista baino gehiagok parte hartu duten eta ikuspegi soziala kontuan hartuta egindako lanak erakutsiko diren

07-03-2023


Foru Gobernuko lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari José Mª Aierdik gaur defendatu duenez, “aldatu egin behar da paisaiaren kontzeptuari buruz betidanik izan den pertzepzioa”, ikuspegi sozialago bat txertatzeko Paisaiaren Europako Hitzarmenarekin bat etorriz, “ikuspegi estatiko edo naturalistiko hutsetik haratago joango dena, paisaia, landako edo hiriko eremuan, interpretaziorako eta lurralde-kudeaketarako tresna bihur dadin, besteak beste, printzipio berriak sartzeko, hala nola klima-aldaketara egokitzea, lurzoruaren arrazoizko erabilera edo gure lurralde, herri eta hirietan gizarte-kohesioa indartzea”.