Eduki publikatzailea

Nafarroak zero kilometroko produktuak bultzatuko ditu turismo enogastronomikoan erreferente bihurtzeko

Turismo, Kontsumo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak Enogastronomiako Plan berri bat amaitu du sektorearekin, marka bateratzaile bat, produktu-klub bat eta marketin digitaleko ekintzak bultzatzeko asmoarekin

02-08-2023


Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Turismo, Kontsumo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, parte hartzeko prozesua amaitu du ardogintzako, elikagaigintzako, arlo akademikoko eta ostalaritzako ordezkariekin, Nafarroako Enogastronomiako Plan berriari amaiera emateko. Plana datozen hilabeteetan abian jarriko da, Foru Komunitatea helmuga gastronomiko bilakatzearren, gure balio eta elementu bereizgarriei lotuta, Nafarroako lurralde osoa eta balio-kateko eragile guztiak kontuan hartuta.