Eduki publikatzailea

Nafarroak %16,30 hobetu du bere eraginkortasun energetikoa azken 10 urteetan, 2022ko Balantze Energetikoaren datuen arabera

Industriak txosten hau aurkeztu zuen, eta bertan adierazten da 2022an azken energia-kontsumoa 1.873.860 ptb-koa (Petrolio-Tona Baliokidea) izan dela, hau da, aurreko urtean baino %8,3 gutxiago.

11-01-2024


Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak, Uxue Itoiz, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak eta Esperanza Aristu Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoko Zerbitzuko zuzendariak 2022ko Nafarroako Balantze Energetikoa aurkeztu zuten. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak egindako txostenan, foru komunitateko energia-iturrien erabilera eta kontsumoa jasotzen ditu. Ondorio nagusietako bat da Nafarroak bere eraginkortasun energetikoa %16,30 hobetzea lortu duela azken 10 urteetan. 

Nafarroako Foru Administrazioko kontsumoen azterketa eta inbertsioen jarraipena SIE plataformaren bidez egiten da. Plataforma hori LIFE-IP NAdapta-CC proiektu europarraren C6.3 ekintzaren esparruan garatu da. Plataforma horri esker, batetik, Nafarroako Gobernuaren eraikin publiko guztien kontabilitate energetikoa eraman daiteke. Bestalde, eraikin horietan egindako jardueren jarraipena egiteko aukera ematen du, bai eta horien energia-kontsumoan duten eragina ere. Administrazioaren barne-erabilerako plataformaz gain, atari energetiko bat dago, LIFE-IP NAdapta-CCn ere garatua, herritarrek datu horien laburpen bat erraz ikus dezaten.