Eduki publikatzailea

Nasuvinsa-Lursareak EDER Partzuergoak antolatutako ‘Landa-jasangarritasuna’ proiektuaren itxiera-jardunaldian parte hartu du

Bertan, Erriberako eta Erriberagoieneko KEJEPen egungo egoera aurkeztu zen, LIFE -IP NAdapta-CCren esparruan.

08-08-2023


EDER Partzuergoak amaitu du ‘Landa- jasangarritasuna’ Tokiko Ekintza Taldeen arteko lankidetza-proiektua, eta bi jardunaldi antolatu ditu emaitzak eta jardunbide egokiak aurkezteko, bai udaletan, bai enpresetan eta dendetan. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak kudeatzen duen Landa Garapeneko Programak finantzatu du proiektu hori, Tokiko Ekintza Taldeen bidez. Nafarroako toki entitateen arteko lankidetza proiektu honi esker, aurrera egin ahal izan da negutegi-efektuko gasen emisioak murrizteko konpromisoak betetzen eta landa eremuetan klima aldaketara egokitzen. Hainbat mailatako ekintzak landu dira, eta udalek, ekintzaileek, ETEek eta autonomoek horietan parte hartu dute. Horretarako, energia-eraginkortasunari eta energia berriztagarriei buruzko aholkuak eta barne-prestakuntza eman dira, eta landa-eremuetan klima-aldaketara egokitu dira, herritarrei zerbitzu hobea eta osoagoa emateko.

Bigarren jardunaldia uztailaren 21ean egin zen EDER Partzuergoan, eta Erriberako toki-erakunde guztiei zuzenduta egon zen, Alkateen Itunaren parte zirenak ala ez. Bertan izan ziren Argedasko, Ablitasko, Castejongo, Faltzesko, Azkoiengo, Valtierrako eta Villafrancako udaletako ordezkariak.

Jardunaldi horretan, Nasuvinsak parte hartu zuen, eta Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateen Itunari eta Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Planei (KEJEP) buruzko aurkezpena egin zen, Nafarroako Gobernuko Ingurumena koordinatzen duen LIFE -IP NAdapta-CC esparruan.

Nahia Villanueva Nasuvinsa-Lursareako teknikariak azaldu zuenez, hurrengo urratsak hauek dira: Jardunbide Egokien bideoak grabatzea, KEJEP aztertu eta ebaluatzeko tresna bat prestatzea eta Erriberako eta Erriberagoitiko KEJEPak udal korporazio berriei aurkeztea. Gainera, Iruñean egingo den Nafarroako Alkateen Itunaren eskualdeko jardunaldiaren eguna aurreratu zuen, azaroak 23.

Halaber, Klimaren aldeko Ekintza Planetan aurreikusitako ekintzak gauzatzeko dauden eta une honetan irekita dauden finantziazio-bideei buruz hitz egin zen. Jardunaldia amaitzeko, EDER Partzuergoak Erriberako zenbait udalen jardunbide egokiak azaldu zituen. Helburua da eredu bihurtzea, gainerako korporazioek ekintza berritzaileak eta Nafarroako Erriberako lurraldean eta herrietan eragina dutenak garatzen jarraitu ahal izateko.

KEJEP -en garapena Erriberan

Eskualde horretan, bi KEJEP sortu dira, elkartuta; Erriberagoieneko KEJEP, besteak beste, Azagra, Faltzes, Milagro, Azkoien eta Villafranca batzen dituena, eta Erriberako KEJEP, Arguedas, Cabanillas, Corella, Cortes, Tulebras eta Valtierrarekin. Tuterak, berriz, banakako KEJEP dauka. Denek onartu dute bere bilkuretan. Une honetan, Erriberako KEJEP eguneratzen ari dira. Bertan, beste 5 udalerri sartuko dira: Ablitas, Castejón, Fitero, Fontellas eta Ribaforada.

EDERen albisterako esteka: https://www.consorcioeder.es/consorcio-eder-finaliza-el-proyecto-sostenibilidad-rural-con-dos-jornadas-de-presentacion-de-resultados/