Eduki publikatzailea

GAN-NIKek, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren bazkideak, 2022ko jarduera-memoria argitaratu du

Memoriak LIFE-IP NAdapta-CC proiektuan 2022an ezarritako jarduera jasotzen du.

24-05-2023


Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) sozietate publikoaren 2022ko jarduera-memoria doan deskargatzeko aukera dago, bere 40. urteurrenaren ospakizunak markatutako urtea.

Memoriaren edukien egiturak hainbat alortako jarduerak biltzen ditu eta enpresak dituen Europako proiektuei espazio propioa ematen dio. Alor horien artean dago klima-aldaketa. Bertan, sozietate publiko honetako teknikariek LIFE-IP NAdapta-CC proiektu europar integratuaren esparruan garatutako ekintza irakur daiteke.

Urteko memoria deskargatzeko, klikatu hemen.


GAN-NIK eta klima-aldaketa

GAN-NIKek, bere eremu guztietan klima-aldaketaren ikuspegia txertatzeaz gain, laguntza teknikoa ematen dio Nafarroako Gobernuari, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea (KLINA) eta Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria (HCCN-KLINA) ezartzeko. Gainera, klima-aldaketarekin lotutako hainbat proiektutan parte hartzen du.

Garrantzi berezia du LIFE-IP NAdapta-CC (LIFE16 IPC/ES/000001) proiektu europar integratuak klima-aldaketaren ondorioetara egokitzea baitu helburu, alderdi horretan erresilienteagoa izango den Nafarroa lortzeko. GAN-NIKek, proiektuaren bazkideak, Uraren eta Basoen sailan parte hartzen du, baita proiektuaren koordinazio teknikoko taldean ere.