Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CC LIFE-SIP PYRENEES 4 CLIMArekin bildu da

Hau bi proiektuen arteko lehen bilera izan da, klima-aldaketaren arloko helburuak partekatzen baitituzte.

13-09-2023


LIFE-IP NAdapta-CC eta LIFE-SIP PYRENEES 4 CLIMA Europako proiektu integratuen koordinazio taldeak 2023ko irailaren 5ean bildu ziren lehen aldiz, modu birtualean.

Juan Terradez, Klima ALdaketaren Pirineoetako Behatokikoa (OPCC), Joël Dozzi, Nafarroako Ingurumen Kudeaketakoa (GAN-NIK), Itziar Almárcegui, Miguel Ángel González Moreno eta Isaias Bautista, Nafarroako Gobernukoak, bertan izan ziren.

Bileraren helburua

Bileraren helburua bi proiektuen arteko lehen hartu-emana izatea izan zen, bai eta LIFE-IP NAdapta-CCko langileen esperientzian oinarritutako OPCCk gidatutako proiektu berriaren koordinazio-taldearen zalantza batzuk argitzea ere.

Pirineoetako esperientzia

PYRENEES4CLIMA proiektua Europako LIFE programaren barruan dago, proiektu estrategiko integratuen kategorian (SIP). Pirineotan egokitze eta arintze estrategien jarraipena, garapena eta aplikazioa laguntzera bideratuta dago, eta ia 20 milioi euroko aurrekontua du. 47 bazkide ditu, eta7,5 urte izango dituzte mendiko lurralderako diseinatutako egokitzapen- ekintza guztiak garatzeko, mugaz haraindiko ikuspegiarekin.

Nafarroako proiektua

LIFE-IP NAdapta-CC Europar Batasunean klima-aldaketara egokitzeko arloan integratutako lehen proiektu europarra da. Helburua Nafarroako Foru Erkidegoan klima aldaketari aurre egiteko erresilientzia ereagotzea da, sektoreartekotasunaren eta epe luzeko iraunkortasunaren bidez, sareetan parte hartuz eta lan eginez, eta Nafarroako Klima Aldaketari aurre egiteko Ibilbide Orrian (HCCN-KLINa) jasotako ekintza guztiak abian jartzen lagunduz.

2017an hasi zen proiektua, eta 2025era arte iraungo du. 15,5 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du, eta monitorizazioa, tokiko ingurunea, ura, basoak, nekazaritza eta abeltzaintza, Osasuna, azpiegiturak eta lurralde-plangintza bezalako arloetako jarduerak lantzen ditu, bai eta zeharkako ekintzak eta ekintza horizontalak ere. Lau empresa publikok osatzen dute: NASUVINSA, NILSA, INTIA eta GAN-NIK, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Gobernuko bi departamendu; Osasuna ISPLNren bidez, eta Landa Garapena eta Ingurumena. Azken horretatik, gainera, Ekonomia Zirkularreko eta Klima Aldaketako Zerbitzuak gidatzen ditu.