Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CC badago Instagramen

Europako proiektu integratuak edukiak argitaratuko ditu sare sozial horretan, Landa Garapen eta Ingurumen Sailaren kontu ofizialaren bidez.

10-02-2023


LIFE-IP NAdapta-CCk badu presentzia Instagram sare sozialean, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren (DRyMA) mendeko Navarra-Nafarroa Green kontuaren bitartez.

Nafarroako Foru Komunitatea klima-aldaketara egokitzeko proiektu europar integratuak, horrela, Nafarroako klima-aldaketara egokitzeko estrategiaren ezarpenari buruzko eduki garrantzitsuenen hedapena zabaltzea bilatzen du, xede-publiko berri batera iritsiz.

LIFE-IP NAdapta-CC sareetan

Komunikazioaren arloko aurrerapen berri horrekin, proiektu europar integratuak bide ematen du sare sozial berri batean, DRyMA Sailaren YouTubeko bideo-kontu ofizialarekin erabili izan den formula beraren bidez. Gainera, Facebookeko eta Twitterreko profileei gehitzen zaie.

Horrek guztiak Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko egiten ari diren ekintzak zabaltzen jarraitzea ahalbidetuko du, baita proiektuak aurrera egin ahala lortzen ari diren emaitzak ere, eta ingurumen-politikekin, dirulaguntzekin eta laguntzekin lotutako informazio interesgarriak eta Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orriarekin (HCCN-KLINa) edo Foru Gobernuak klima-aldaketaren arloan garatutakoekin lotutako informazioak ere.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren gaurkotasun osoa ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitzeke formulario honen bitartez.