Eduki publikatzailea

‘Panacea’ aldizkariak Nafarroako Pediatriako XXIII. Jardunaldietan LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak emandako hitzaldiaren berri eman du

Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialaren argitalpenak proiektu europar integratuaren Osasun Arloaren barruan egindako lana jasotzen du.

09-02-2023


Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialaren 'Panacea' aldizkariak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Estrella Miqueleizek Nafarroako Pediatriako XXIII. Jardunaldietan emandako hitzaldiaren berri eman du bere azken argitalpenean (137. zk.). Bertan, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan osasun-arloan egindako lana azaldu zen. Hitzordua Iruñean izan zen joan den azaroan.  

Aldizkariaren arabera, Estrella Miqueleizen ponentziak “Nafarroan kliman ikusitako aldaketen datuak” eman zituen hasieran, “1950az geroztik tenperaturan izandako 1,3ºC-ko igoera, besteak beste”. Era berean, airearen kalitateari dagokionez, Miqueleizek, argitalpenaren arabera, “Nafarroako hiru klima-eremutan egiten den polen-mailen zaintza-lana erakutsi zuen, baita pertsona kalteberenengana iristeko informazioaren hedapena ere”.

Hedabideak azaldu duenez, "‘Kutsadura atmosferikoak Nafarroan duen Osasun Eraginaren Ebaluazioa’ azterlanaren emaitzei buruz hitz egin zuen, eta kutsatzaileen mailak murrizteko arintze-lanak eta kutsadura atmosferikoak osasunean dituen ondorioak herritarren artean zabaltzeak duten garrantzia azpimarratu zuen”.

Sortzen ari diren arriskuak

Estrella Miqueleizek, azaleratzen ari diren arriskuei dagokienez, “klima-aldaketarekin lotutako arrisku jakin batzuk (Campylobacter edo Legionella, esaterako) zaintzeko egiten den lana azpimarratu zuen, aipatutako proiektuaren esparruan eskuratutako ekipamendu eta tekniken bidez”.

Amaitzeko, “tigre-eltxoaren zaintza-lana" nabarmendu zuen, “bai eta ezarritako prebentzio-neurriak eta eltxoari aurre egiten laguntzeko herritarrei emandako informazioa eta ziztada saihesteko aholkuak ere”. Azkenik, gogorarazi zuen herritarren eskura dagoen informazio-diptiko bat argitaratu zela esteka honetan:

https://lifenadapta.navarra.es/eu/web/lifenadapta/dokumentuen-biltegia/-/document_library/A0PbQJ8w0mQF/view/13772556

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko informazio guztia ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario honen bitartez.