Eduki publikatzailea

Azaroaren 23an, ‘Nafarroako Alkateen Itunaren jardunaldia’ 'klima aldaketarekin lotutako udal esperientziak ezagutzeko aukera emango du

Nafarroako Gobernuak eta NASUVINSA – Lursareak LIFE-IP NAdapta-CC jardunaldira gonbidatzen dute. Jardunaldi horretan 14 esku-hartze izango dira, udal eremuko arintzeari, egokitzeari eta pobreza energetikoari buruzko 3 mala tematikotan antolatuta.

17-11-2023


Datorren azaroaren 23an, osteguna, Nafarroako Gobernuak eta Nasuvinsak, LIFE-IP NAdapta-CC bidez, antolatutako ‘Nafarroako Alkateteen Itunaren Jardunaldia’ egingo da Iruñeko Civicanen, LIFE-IP NAdapta-CCren esparruan.

Topaketaren helburu nagusia Nafarroako udalerrietako ordezkariak protagonistak izatea da, klima-aldaketaren aurkako borrokarekin zerikusia duten udal-esperientzia inspiratzaileak eta errepikagarriak partekatuz. Gainera, Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planak (PACES) kudeatzeko tresna bat erakutsiko da, eta lankidetza-proiektuekin lan egitea proposatuko da.

Jardunaldi hau Nafarroako Alkateen Itunaren Erkidegoa osatzen duten toki entitateen artean aurrerapenak eta irtenbideak partekatzeko aukera bat da, bertako bizilagunentzako etorkizun hobe bat bermatzeko, klima aldaketaren aurka borrokatzeko konpromiso komun batean.

Jardunaldian parte hartu nahi dutenek esteka honen bidez eman dezakete izena.

Jardunaldiaren programa

08:45-09:00 PARTE-HARTZAILEEN ERREGISTROA

09:00-09:10 IREKIERA INSTITUZIONALA

José Mari Aierdi, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilaria.

09:10 09:20 ALKATEEN ITUNAREN HURRENGO URTEETARAKO ERRONKAK

Miguel Morcillo, Alkateen Ituneko Europako Bulegoa.

09:20-09:30 TOKIKO EKINTZA KLIMATIKOA NAFARROAN

Victor Aierdi, Lursarea - Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentziako Zuzendaria (Nasuvinsa).

09:30-10:30 KLIMA ALDAKETARAKO EGOKITZAPENA UDALETAN

Esperientziak eta ikaspenak partekatuz.

Moderatzailea: Itziar Almarcegui, Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua.

-Burlatako Udala, Arantza San Julián. Azpiegitura berdearen kudeaketa uholdeen kontrolerako.

-Bidaurretako Udala, Enara Rabina del Río. Babesleku klimatikoa.

-Fiteroko Udala, Miguel Aguirre. Uraren sektorizazioa eta ihesen detekzioa.

-Ezkabarteko Udala, Pedro Lezaun. Suteen Plana eta partaidetza publikoa.

-Orduñako Udala. Eskolako patioaren birnaturalizatzea.

10:30-11:00 KAFERAKO ETENALDIA

11:00-12:00 KLIMA ALDAKETAREN ARINTZEA TOKIKO ESPARRUTIK

Inspiratzaileak diren bost esperientzia

Moderatzailea: Txetxu Ezkurra, Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzua.

-Urroz Hiriko Udala, Carmentxu Echarte. Urroztarra Komunitate Energetikoa.

-Orexako Udala, Gurutze Etxezabal. Subiranotasun energetikorako bidean.

-Garesko Udala, Itziar Imaz. Garesbide Komunitate Energetikoa, Energia gela eta minizentral elektrikoaren berreskuratzea.

-Ultzamako Udala, Martin Picabea. Bero-sarea tokiko biomasaz baliatuz.

-FEC Vedruna ikastetxea eta Iruñeko Udala, Maria Lizarraga San Emeterio eta Maria Soto Barruso. "Energia xahutzearen kontrako ekintza" programa.

12:00-13:00 POBREZIA ENERGETIKOA TOKI- ERAKUNDEETATIK

Erreferentziazko lau esperientzia

Moderatzailea: Sara Gutiérrez, NASUVINSAko Berrikuntza eta Proiektu Europarren Arloa.

-Alba del Campo, Udal energia politiken aholkularia. Energia-politiken diseinua, plangintza eta jarraipena.

-Iruñeko Udala, Daniel San Emeterio. AUNA proiektua eta pobrezia energetikoaren inguruko aholkularitza Arrotxapeko bulego energetikoan.

-Centelleseko Udala, Lorena Villanueva. Udaleko energia-banatzailea eta energia- pobreziaren arloko auditoriak eta aholkularitza.

-TEDER-Infoenergia Puntua, Mikel Muñoz. Pobrezia energetikoaren arretarako eskualdeko zerbitzua.

13:00-13:15 KEJEPen KUDEAKETA ETA JARRAIPENERAKO TRESNA BERRIA

lon Sola, Lursarea - Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentzia (Nasuvinsa).

13:15-13:45 LANKIDETZA-PROIEKTUEN PROPOSAMENAK ETA SOLASALDIA

Aitor Garcia eta Nahia Villanueva, Lursarea- Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentzia (Nasuvinsa)

13:45-14:00 ITXIERA

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko informazio guztia jakin nahi baduzu, albisteen hileroko buletinean harpidetu zaitezke formulario hau betez.