Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk Nafarroako Pirinioetan izei eta pinu basatiko gainbehera prozesuei buruzko jardunaldia antolatu du OPEN DAYS 2023en barruan

Hitzordua datorren ostiralean, apirilak 21, izango da Erronkari Ibarreko Batzar Nagusian.

05-04-2023


LIFE-IP NAdapta-CCk ‘Basoen gainbehera Nafarroako Pirinioetan’ jardunaldia antolatu du apirilaren 21ean, Erronkari Ibarreko Batzar Nagusian. Jardunaldi hau proiektu europar integratuaren OPEN DAYS 2023 delakoen esparruan egingo da, eta bertan Basoen eremuan garatutako ekintzen emaitzak aurkeztuko dira.

Jardunaldia modu presentzialean zein streaming bidez jarraitu ahal izango da Navarra-Nafarroa Greenen Youtubeko kanalaren bidez. Dibulgazio izaera izango du eta Nafarroako Pirinioetan izei masak (Abies alba) eta pinu basatia (Pinus sylvestris) erakusten ari diren osasun arazoen berri ematea du helburu. Gainera, hainbat jatorritako aditu eta kudeatzaileentzako topagunea izango da.

Jardunaldiaren lehen zatian hiru hitzaldi izango dira, Nafarroan ikusitako gorabeherei eta Pirinioetan antzemandako kasuei buruz hitz egiteko. Amaitzeko, mahainguru bat egingo da baso horiek aurre egin behar dioten etorkizuna eztabaidatzeko, baita aldaketa globaleko testuinguru batean prozesu horiei aurre egiteko erronkak eta aukerak eztabaidatzeko ere.

Izena eman dezakezu hemen.

Jardunaldiaren helburuak

Nafarroako Pirinioetako basoak bizitzen ari diren osasun-egoeraren berri ematea pertsona eta erakundeei.

Aurrez aurre dugun erronkari eta prozesu horien aurrean egon daitezkeen aukerei buruzko hausnarketa egitera gonbidatzea.

Hainbat jatorritako baso-inguruneko adituen eta kudeatzaileen topagune izatea, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko.

Egitaraua:

16:45 Harrera eta akreditazioa

17:00 Ongi etorria eta aurkezpena

17:10 Nafarroako Pirinioetan basa-pinuaren eta izeiaren masetan izandako gainbeheraren gorabeherak

Xabier Santesteban (Gestión Ambiental de Navarra – Nafarroako Ingurumen Kudeaketa)

17:30 Pirinioetako izeiaren gainbehera-prozesuak, erabilera- eta klima-aldaketei erantzuteko.  

Jesús Julio Camarero, Antonio Gazol (Pirinioetako Ekologia Institutua)

18:00 Basoek lehortearekiko duten kalteberatasunaren ebaluazioa. Zein baso dira erresilienteenak?

Jordi Vayreda (Ikerketa Ekologikoaren eta Baso Aplikazioen Zentroa).

18:30 Galderen txanda.

18:50 Mahai-ingurua.

Moderatzailea: Elena Baeza (Nafarroako Gobernua).