Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk ‘Carbon Farming’-ari buruzko jardunaldi batean parte hartuko du

Iñigo Virto eta Rodrigo Anton, NUPekoak, proiektuaren C4.1 ekintzaren emaitzak erakutsiko dituzte ekitaldian zehar.

24-01-2024


Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Nekazaritzako Elikagaien Transferentzia eta Berrikuntzarako Katedraren esparruan, berriki iragarri da ‘Carbon Farming Jardunaldia’ egingo dela 2024ko otsailaren 9an, ostirala, 9: 00etatik 14:00etara.

Ekitaldia NUPeko Ingeniaritza Agronomikoko eta Biozientzietako Goi Eskola Teknikoko (ETSIAB)  Nicolás García de los Salmones aretoan egingo da, Iruñeko Arrosadiako Kanpusean, eta NUPek berak eta Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutuaren sozietate publikoak (INTIA, S.A.) antolatu dute.

Ingurumenarekiko errespetagarriagoak eta jasangarriagoak diren nekazaritza praktikak bultzatzea bilatzen duen ekitaldira bertaratu ahal izateko, esteka honen bitartez asistentzia baieztatzea ezinbestekoa da.

Ekitaldiaren edukia

Jardunaldia, klima aldaketaren aurkako borrokan desberdintasuna markatzen ari duten nekazaritza jasangarriko praktiken erakusketan zentratuko da. Gainera, nekazaritzaren etorkizunari forma ematen ari dioten zirutagariak eta araudiak jorratuko dira.

Ekitaldian zehar, eta Iñigo Virto eta Rodrigo Anton, NUPeko teknikariak LIFE-IP NAdapta-CC proiektuan, aurkezpena egiteko emandako tartean, klima aldaketaren egokitzapenerako proiektu europarrean lurzoruei buruzko C4.1 ekintzan egiten ari diren lana erakusteko probestuko dute.

Jardunaldiaren programa

9.00h. Ignacio Gilen ongi etorria: Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendari Orokorra Nafarroako Gobernuaren Landa Garapenaren eta Ingurumenaren departamentuan.

9.10h. Carbon Farming, arau- esparrua.

  • Iñigo Virto: Edafologia eta Nekazaritza Kimikoko katedratikoa NUPen.

  • Carlos Garbisu: NEIKEReko zuzendari zientifikoa.

  • Rodrigo Anton: NUP

Moderatzailea: Luis Orcaray: INTIAren Formakuntza eta Aholkularitzako kudeatzailea.

10.30h. Networking kafea.

11.00h: Hango eta hemengo esperientziak.

  • Maria Luisa Luque: NUP

  • Mikel Manzanos: Iruñerriko Mankomunitateko kalitate, ingurumen eta Laneko Arriskuen Prebentzioko zuzendaria.

  • Miguel Angel Gomez: AIVeIAIko Nekazaritza Birsortzailearen eta Carbon Farming proiektuaren arduraduna.

Moderatzailea: Alberto Enrique: INTIAko Katedrako zuzendaria.

12.20h: Ziurtagiriaren zeregina.

  • Juan Jose Moreno: AENOR.

  • Ricardo Beck: MARVIC.

Moderatzailea: Iñigo Virto: Edafologia eta Nekazaritza Kimikoko katedratikoa NUPen.

13.20h: Itxiera. Alberto Enrique: INTIAko Katedrako zuzendaria.

Transferentzia eta Nekazaritza Berrikuntzako INTIAko Katedra

NUPeko eta INTIAko Transferentzia eta Nekazaritza Berrikuntzako INTIAko Katedra 2022ko otsailan sortu zen, eta nekazaritzaren, abeltzaintzaren, ureztatze eta azpiegituren, digitalizazioaren, nekazaritza-ekonomiaren, kudeaketaren, nekazaritzako elikagaien kalitatearen, kalitate-ziurtagirien eta nekazaritzako elikagaien sustapenaren arloetan jakintza sortzen laguntzea du helburu, besteak beste.