ISPLNk dibulgazio-material berria argitaratu du, tenperatura handiei aurre egiteko gomendioekin
Lana LIFE-IP NAdapta-CC Europako proiektuaren esparruan egin da, klima-aldaketak herritarren eta, bereziki, langileen osasunean dituen ondorioak sahiesteko
22-06-2023
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) eguneratu egin du materiala, eta biztanleria orokorrarentzako eta langileentzako gomendio orokorrak eman ditu tenperatura handiei aurre egin ahal izateko. Gainera, interesa duten pertsonek alta eman dezakete tenperatura altuengatiko alerten sisteman, zeina Osasun eta Ingurumen Plan Nazionalaren barruan baitago, Osasun Ministerioa buru dela.
ISPLN Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko erakunde autonomoa da eta LIFE-IP NAdapta-CC Europako proiektu integratuaren parte. Proiektu honen bidez, klima-aldaketaren ondorioak saihesteko lan egiten du, hala nola, osasuna, hala nola tenperatura handiekiko esposizioa, C5.1 eta C5.2 ekintzen bidez.
Dibulgazio-material berriaz gain, 2023rako gehiegizko tenperaturak osasunean dituen ondorioak sahiesteko plana ere argitaratu da. Dagoeneko aktibo dago eta 2023ko irailaren 30era arte egongo da indarrean, duela egun batzuk iragarri zuten bezala.
Argitaratutako dibulgazio-materiala
ISPLNk prebentzio-informazioarekin eta gomendioekin argitaratutako kartel berria doan dago eskuragarri LIFE-IP NAdapta-CCren webgunean, esteka honen bidez: https://lifenadapta.navarra.es/documentacion-ispln
Hona hemen eskuragarri dauden dokumentu guztiak:
- Infografia, herritar guztientzako gomendioekin.
- Infografia, lan-esparrurako berariazko gomendioekin.
- Enpresentzako eta langileentzako gomendioak biltzen dituen liburuxka.
- Kirola egiteko gomendioak jasotzen dituen dokumentua.
- Ibiltarientzako gomendioak biltzen dituen dokumentua.
- Ekitaldiak antolatzeko gomendioak biltzen dituen dokumentua.
- Toki-erakundeentzako berariazko gomendioak biltzen dituen dokumentua.