Eduki publikatzailea

INTIAk SciencEkaitzan parte hartuko du podcast eta stand propio batekin bere I+G+b proiektuak zabaltzeko

Carmen Goñik LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren baitan Abisu-Estazioan egindako lana azalduko du elkarrizketa-podcast batean

27-03-2023


INTIA sozietate publikoak martxoaren 28an eta 29an parte hartuko du  SciencEkaitza -n, ADItechek antolatzen duen azokan, SINAIren eta Nafarroako enpresa-sarearen artean garatzen ari diren I+G+b arloko ekimenak biltzen dituena. Sozietate publikoa stand propioarekin joango da Open Sinaira, Foru Erkidegoko nekazaritzako elikagaien sektorearekin lotutako gure proiektuak erakusteko gune batera.

INTIAren podcasta I+G+B proiektuei buruz

SciencEkaitzaren esparruan, eta INTIAk garatutako hainbat berrikuntza-proiektu ezagutarazteko asmoz, sozietate publiko honen standean podcast bat grabatuko da, hainbat elkarrizketarekin, besteak beste, Carmen Goñirena, INTIAren Abisu-Estazioari buruzkoa, LIFE-IP NAdapta-CCren esparruan.

Lehenengo jardunaldian, guztira, bost proiektu azalduko dituzte horien arduradunek, landare- eta animalia-osasunari, elikagaien kalitateari, gastronomia- eta turismo-sustapenari edo bertako barietateei buruzko ekimenekin lotuta.

  • Alkatxofan zornea eta zulagailua kontrolatzeko metodo alternatiboak: Noelia Telletxea
  • Toki Pommes, Euroeskualdeko sagar barietate autoktonoak: Alexia Zabalza.
  •  Bactoplus, bakterio patogenoak detektatzea ardi-esnean: José Mª Hernandorena.
  • GATURI – Nazioarteko helmuga turistiko gastronomikoa: Maite Gabilondo.
  • Abisu-Estazioa – LIFE-IP NAdapta-CC, klima-aldaketara egokitzea: Carmen Goñi.

Bigarren jardunaldian, INTIAren standa grabazio-estudio bihurtuko da berriro, zerealetako izurrien kontrolean, ureztatzeko berriztagarrien erabileran edo esnetarako behien ustiategi bateko prozesuen hobekuntzan lortutako lorpenak kontatuko dizkiguten proiektuen arduradunak elkarrizketatzeko.

  • RUSTWATCH, garian dagoen arroila gaixotasunaren kontrola - Marta Goñi
  • LGP Ureztaketarako energia berriztagarria - Pablo Enrique
  • LGP artzaintza ekologikoan dauden esnetarako behien finka erakusgarria - José Luis Sáez
  • I+Gk Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorean duen garrantzia. Natalia Bellostas – INTIAko zuzendari kudeatzailea.

Elkarrizketa horien audioa INTIAren komunikazio-kanalek zabalduko dute, nekazaritzako elikagaien sektorean horrelako proiektuetan eta ikerketa-ekimenetan lortutako aurrerapenak Nafarroako gizarteari helarazteko.

INTIAren parte-hartzea mahai-inguruetan

SciencEkaitzaren edizio honetako beste zutabeetako bat berrikuntzaren hainbat alorren inguruko eztabaida eta ikuspegien trukea izango da, azokaren esparruan antolatutako hiru mahai-inguruen bidez. Zeharkako mahaiak izango dira, eta Nafarroatik kanpoko hizlari espezializatu batek parte hartuko du.

Natalia Bellostas INTIAko zuzendari gerentea zentro teknologikoen arteko mahai-inguruan izango da, bigarren jarudnaldian, Josefina Maestu uraren politikan aditua den ekonomialariak ‘trantsizio ekologikorako I+G+B’ri buruz emandako hitzaldiaren ondoren.

SciencEkaitza 2023 Sariak

Bi egun hauetako programazioa SciencEkaitza 2023 Sariekin osatuko da. Bertan, gauzatzen ari diren eta Nafarroako Gobernuaren finantziazioa lortu duten proiektuetan egindako lana aintzatetsiko da. Herritarrek sari hauek merezi dituzten ekimenen aldeko botoa eman ahal izango dute hiru kategorietako bakoitzean. Botoa emateko epea martxoaren 29an amaituko da, 12:00etan, eta web orriaren bidez egin daiteke.