
INTIAk udako baratzezaintzari buruzko jardunaldi tekniko bat antolatu du LIFE-IP NAdapta-CCren laguntzarekin
Irailaren 1ean izango da, INTIAk Cadreitan duen finka esperimentalean, eta, besteak beste, klima aldaketak labore horietan duen eragina aztertuko du.
29-08-2022
INTIA sozietate publikoak udako baratze-laboreei buruzko jardunaldi tekniko bat antolatu du, LIFE-IP NAdapta-CCren laguntzarekin. Jardunaldia irailaren 1ean izango da, 9:00etatik 13:00etara, Cadreitako finka esperimentalean. Ekitaldia nekazaritzako ustiategietako titularrei eta langileei zuzenduta dago, bai eta nekazaritzako elikagaien industrietako teknikariei ere, eta gainera, soroan entseguak egiteko bisitak izango dira.
Hitzorduaren bidez, udako baratze-laboreen egungo arazoak, INTIAk Cadreitako finkan egindako saiakuntzen emaitzak eta, gainera, klima-aldaketak labore mota horietan duen eragina aurkeztuko dira. Era berean, tomatea eta piperra ureztatzeko gomendioen sistemaren bilakaera aztertuko da, eta udako baratze-laboreetan probatutako barietateen ezaugarriak, izurriteen kontrola eta industriara bideratutako piperrak ongarritzeko estrategiak ezagutaraziko dira.
Parte hartzea doakoa da, abuztuaren 30a baino lehen izena eman ondoren.
Jardunaldiaren egitaraua
9:00 Parte-hartzaileen harrera
9:15 Jardunaldiaren aurkezpena Carlos Marzo (INTIA)
9:30 Klima-aldaketa eta nekazaritza-ekoizpena Peio Oria (AEMET)
10:00 Barazkiak (piperra eta tomatea) ureztatzeko gomendioaren bilakaera Natalia Murugarren (INTIA)
10:30 Iruzkinak eta galderak
10:40 Etenaldia
11:20 Landa-entseguen bisita
Tomatea haragi osoko tomatean txertatuta. Iñigo Arozarena (INTIA)
Estrategiak RDC tomate zurituan. Carlos Marzo (INTIA)
Tomatean akaroak kontrolatzea. Noelia Telletxea (INTIA)
Ongarritze nitrogenatuko estrategiak industriako piperretan. Lucía Sánchez/Íñigo Arozarena (INTIA)
Udako baratze barietateen saiakuntzetara bisita librea Iñigo Arozarena (INTIA)
13:00 Jardunaldiaren amaiera