Eduki publikatzailea

Nafarroako Gobernuak 80.000 euro inbertituko ditu Zizur Nagusian bizikletentzako adimendun bi aparkaleku jartzeko

Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak, Berta Mirandak, eta Zizur Nagusiko alkateak, Jon Gondánek, mugikortasun iraunkorra sustatzeko obrak egiteko hitzarmena sinatu dute.

27-11-2023


Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez, 80.000 euro inbertituko ditu Zizur Nagusian bizikletentzako adimendun bi aparkaleku jartzeko. Berta Miranda Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak eta Jon Gondán Zizur Nagusiko alkateak lankidetza-hitzarmena sinatu berri dute obrak egiteko. Hitzarmen horren arabera, jarduketa osotik (150.264,25 euro), Lurralde Kohesiorako Departamentuak 80.000 euro jarriko ditu, eta gainerako zenbatekoa Udalak ordainduko du.