Eduki publikatzailea

Regions4 -ren 2023ko Aurrerapen Txostenak LIFE-IP NAdapta-CCk Nafarroan egindako egokitzapen lana izendatu du

Garapen iraunkorraren alde lan egiten duten eskuualdeetako gobernuen nazioarteko sareak Europako proiektu integratuak eskaintzen dituen online tresnak aipatzen ditu.

19-12-2023


Regions4 Sustainable Development erakundeak argitaratu berri du RegionsAdapt erakundearen ‘2023ko Aurrerapen Txostena- Justizia klimatikoari ekitea plangintzan eta eskualdeko egokitzapen-ekintzetan’. Txosten horretan, LIFE-IP NAdapta-CC aipatzen du, baita nafarroan egokitzapenari dagokionez egindako lana ere.

Elkarte hau garapen iraunkorraren alde lan egiten duten eskualdeetako gobernuen nazioarteko sare bat da, Nazio Batuen klima-aldaketari buruzko esparru Hitzarmenaren kide behatzailea da eta Alderdien Biltzarrean (COP) parte hartzen du. Gainera, Nazio Batuen Aniztasun Biologikoaren Konbentzioaren, PNUMAren eta Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren intereseko talde nagusiaren aurrean egiaztutako erakundea ere bada. 

Aurtengo txostena, ziurtatzen dutenez, estatistiken bilduma bat baino zerbait gehiago da: eskualde mailan klima-aldaketara egokitzeko ahalmen eraldatzailearen testigantza da. Horretarako, dokumentuak aurrerapenaren eta justiziaren ikuspegi bikoitza islatzen du, mundu osoko eskualdeetako gobernuak klima-aldaketara egokitzeko estrategietan komunitate ahulak eta klima-justiziaren dimentsioak nola integratzen ari diren azalduz.

Proiektuaren aipamena

LIFE-IP NAdapta-CCren aimpamena, zehazki, ‘Eskualde-ebaluazioen hainbat ikuspegi eta klima-ahultasuna’ izeneko atalean egiten da, eta ziurtatzen du RegionsAdapt erakundeko kideei erreparatuz gero, nazioz azpiko gobernu askok ebaluazio bereiziak eta klima-kalteberatasuna gauzatzen dituztela, sarritan analisi independente gisa (adibidez, Australiako Hiriburuko lurraldea, Britainiar Kolunbia, Guanajuato, Paraná, Eduardo Printzearen Uhartea, Eskozia eta Gales) edo lineako tresnak erabiliz (Climat Air Energie Observatoire Eskualde Behatokia Auvergne Rhone Alpesen, LIFE-IP NAdapta-CC Nafarroan, Klima Agertokiak Euskadin eta Klima Geraisian).

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko informazio guztia jakin nahi baduzu, albisteen hileroko buletinean harpidetu zaitezke formulario hau betez.