Eduki publikatzailea

Nafarroako Gobernuak INTIA sozietate publikoaren bitartez elikagaien industrian energiaren autokontsumorako dagoen eskaerari erantzungo dio

Irujo eta Gómez kontseilariek akordio bat sinatu dute, eta horren bidez, teknikari kualifikatuak bideratuko dira enpresei edo partikularrei eredu iraunkorrago baterako eraldaketan aholku emateko

11-09-2021


Nafarroako Gobernuak, INTI sozietate publikoaren bitartez elikagaien industrian energiaren autokontsumorako eskaerari erantzuna emango dio. Mikel Irujo, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak, eta Itziar Gómez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, hitzarmen bat sinatu dute, eta, horren bidez, teknikari kualifikatuak bideratuko dira enpresei edo partikularrei energia-eredu iraunkorragorantz aldatzeko aholkuak emateko. Halaber, hitzarmenak nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritzako industriaren sektorea mantentzeko eta garatzeko azterlanak eta ekintzen proposamenak egitea aurreikusten du, energia berriztagarriak sustatuz.