Eduki publikatzailea

Gobernu Foralak 49,3 milioiko urte anitzeko gastua onartu du landa garapeneko Programaren jardueretarako

LIFE-IP NAdapta-CC klima- aldaketak nekazaritzaren- esparruan izan ditzazkeen ondorioen aurrean esperimentatzen eta plangintzan neurriak hartzen laguntzen du.

16-01-2024


Foru Gobernuak hartutako akordioaren bidez, 49,3 milioi euroko urte anitzeko gastua baimendu du Nafarroako Landa Garapeneko Planarekin loturiko hainbat jarduera burutzeko 2024-2029 denboraldian. Horien artean nabarmentzekoak dira ingurumena, klima eta biodibertsitatea kontserbatzearekin lotutako neurriak eta nekazaritza ekologikoarentzako laguntza eta muga naturalak dituzten mendi-eremuetarako laguntzak. 

LIFE-IP NAdapta-CCren lana

Europako proiektu integratuak klima-aldaketak nekazaritza-eremuan izan ditzakeen ondorioak esperimentatzen laguntzen du, plangintzan neurriak abian jartzeko. INTIA, proiektuaren bazkidea, saiakuntza esperimentalak egiten ari da Nafarroako hainbat zona agroklimatikotan, labore mota desberdinetako barietateen portaera eta berreskurapena aztertzeko, bai eta izurriteak eta gaixotasunak kontrolatzeko, ureztatzeko ura kudeatzeko edo ongarritzea optimizatzeko erabilitako estrategia berriak aztertzeko ere, klima-aldaketaren ondorioz planteatzen diren agertoki eta erronka berrien aurrean nekazaritza-eremuan garapena eta berrikuntza hobetzeko.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun guztia ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke formulario hau betez.