Eduki publikatzailea

Landa Garapenak 85.000 euro bideratuko ditu abeltzaintza transhumantera

Laguntza horien xedea abereak oinez pasatzen dituzten abeltzaintzako ustiategien titularrei konpentsazio ekonomikoa ematea da, abelbideak mantentzen laguntzeko.

04-08-2023


Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak NAOn argitaratu du oinezko transhumantziak eragindako gastuak konpentsatzeko laguntzen deialdia. Landa Garapenak 85.000 euro bideratzen ditu oinezko transhumantzia egiten duten abeltzaintzako ustiategien titularrei ekonomikoki konpentsatzeko; izan ere, jarduera horrekin zeinak abelbideak mantentzen laguntzen dute.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenak jasotzen duen bezala, deialdiaren helburua da korridore ekologikoei eusten laguntzen duen jarduera horri eustea, bai eta arraza autoktonoak babesten, migrazioan, banaketa geografikoan eta espezie basatien truke genetikoan laguntzen duen jarduera horri eustea ere. Ganadua Erriberatik edo Nafarroako beste eskualde batzuetatik uda garaian Urbasa-Andiako larreetara eramaten duten ustiategien ezaugarria da transhumantzia.

Foru Komunitateko lurraldean dauden abeltzaintzako ustiategien titularrek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek – 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen izan beharko dute titularrak-, eta Animalien Osasunari buruzko Foru Legeak ezartzen dituen osasun-eskakizunak bete beharko dituzte. Ustiategi bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu gehienez.

Laguntzak eskatzeko epea abuztuaren 21era arte egongo da zabalik. Eskabideak telematikoki (pertsona juridikoen kasuan) aurkeztu ahal izango dira https://www.navarra.es/eu/hasiera webguneko izapideen katalogoaren bidez edo aurrez aurre (pertsona fisikoen kasuan) edozein erregistrotan.

Dokumentazioaren artean, jarraitu beharreko ibilbidea jasotzen duen memoria aurkeztu beharko da, egunak, datak, kokapena, egunean egindako kilometroak eta guztizkoak adieraziz, abereen igoera edo jaitsiera den adieraziz eta abelburu kopurua eta abere mota adieraziz.

LIFE-IP NAdapta-CC abeltzaintza estentsiboaren alde

LIFE-IP NAdapta-CC Europako proiektu integratutik, basoko suteei aurre egiteko basoen kudeaketari buruzko C.4.6 ekintza garatzeaz gain, Nafarroako jakaren berreskurapena aprobetxatuz, abeltzaintza estentsiboa sustatzeko jarduerak egiten ari dira.

Iaz, 2022an, LIFE-IP NAdapta-CC LIFE programarekin finantzatutako proiektuetako bat izan zen, eta ‘Abeltzaintza estentsibo gehiago, biodibertsitate gehiago Europaran’ manifestuari atxiki zitzaion, abeltzaintza estentsiboaren defentsan. Gainera, INTIA sozietate publikoak, proiektuaren barruan aipatutako abeltzaintza-ekintzaren buru den bazkideak, ‘Suaren aurkako artzaintza’ kanpaina abiarazi zuen, abeltzaintza estentsiboak suteen kontrolean duen zeregina azpimarratzeko.